Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Sozialaren Mahaia

Eneko Andueza: “Elkarrizketa sozialak politika publikoak eta Euskadi indartzen ditu etorkizuneko erronken aurrean”

1. argazkia
El Portavoz del grupo parlamentario Socialistas Vascos-Eusko Sozialistak, Eneko Andueza, y el Secretario General y portavoz de Empleo del mismo, Ekain Rico, con la dirección de CCOO-Euskadi, encabezada por su Secretaria General, Loli García | Fotos: Socialistas Vascos.

“Elkarrizketa soziala funtsezko tresna bat da politika publikoak indartzeko eta Euskadi etorkizunari begira prestatzeko, askotariko erronkak izango baititu, batik bat ekonomiaren eta enpleguaren arloan”. Horixe izan da PSE-EEren ordezkaritza batek Euskadiko CCOOren zuzendaritzarekin izan duen bileraren konklusioetako bat. Sozialisten ordezkaritza Socialistas Vascos-Eusko Sozialistak legebiltzar taldeko bozeramaileak, Eneko Anduezak, eta hango idazkari nagusi eta Enpleguko bozeramaileak, Ekain Ricok, osatu dute. Euskadiko CCOOren ordezkaritzaren buruan, berriz, Loli García idazkari nagusia izan da.

Arduradun sozialistek Eusko Jaurlaritzaren, Confebask-en eta sindikatuen artean Idoia Mendia lehendakariordea buru deneko Elkarrizketa Sozialaren Mahaian berriki lortutako akordioen balorazioa egin dute. Akordio horien artean daude ABEEn osagarriak luzatzea bezalako neurriak, baina baita ikuspegia euskal gizartea jada murgildurik den eraldakuntza handietan finkaturik duten beste batzuk ere, industriaren digitalizazioarekin, enplegu berrietarako prestakuntzarekin edo genero-berdintasunarekin lotutakoak.

Elkarrizketan hizpide izan dute, halaber, Tubacex gisako enpresa enblematiko batean lortutako ituna. PSE-EErentzat, akordio hori da konfrontazioaren ordez elkarrizketa sozialean oinarritutako harremanen eredu bat posible denaren froga, langileek uko egin gabe lan-baldintza hobeagoak aldarrikatzeari eta enpresen kudeatzaile eta jabeek euren interesen defentsan arituta.