Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak Mikel Torres bezalako jende asko du, euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko prest”

PSE-EEko idazkari nagusiak Lehendakariorde izango denaren konpromiso sozialista azpimarratu du Portugaleteko alkate gisa agurra emateko egin duten osoko bilkuran

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a Mikel Torres, en su despedida como alcalde de Portugalete | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek euskal gizartearen ongizatea hobetzeko erakunde guztietan duten konpromisoaren balioa nabarmendu du, Mikel Torresek Portugaleteren buruan azken 16 urteotan egindako lana bereziki azpimarratuz. “Alderdi Sozialistak Mikel Torres bezalako jende asko du, euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko prest”, adierazi du. 

Torresen agurraren osoko bilkuraren aurretik prentsari egin dizkion adierazpenetan, Anduezak balorazio positiboa egin du PSE-EEk eta EAJk eratu duten koalizio-gobernuari buruz, eta Alderdi Sozialistak hor eragin handiago nola izango duen azpimarratu du. “Prest gaude konpromisoarekin, leialtasunez eta euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz lanean hasteko”, esan du.

Buruzagi sozialistak estimuzko eta esker oneko hitzak izan ditu Mikel Torresentzat. “Portugaletek alkate aparta galtzen du, baina Euskadik lehendakariorde bikaina irabazten du”, adierazi du. “Sozialisten konpromisoak Mikelen pertsonan du adibiderik onena, alkate bezala ederki erakutsi du politiko bat nola egon behar den zerbitzu publikoari emanda”, esan du Anduezak 

Mikel Torres Portugaleteko alkate eta Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakariordeak, bere aldetik, Alderdi Sozialista “funtsezkoa” izango den “erronkez beteriko” etapa politiko berri bat hasten dela Euskadirentzat esan du agurreko bere hitzaldian. “Euskadi solidarioago, integratzaileago eta berdinzaleago baten alde egingo dut lan, eta gogoaren, akordioaren eta lanerako gaitasunaren Portugalete estiloa jarriko dut erronka berri horretan”, adierazi du.