Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekitaldia Isabel Rodríguez Lurralde Plangintzako ministroarekin

Eneko Andueza: “PPk bukatzea nahi zuen pentsioen sistema publikoarekin, guk bidezkoa eta iraunkorra den bat adostu dugu. Ez gara gobernu bera”

Cristina González: “Nabari da Gobernu honen ekintza, Araba duela urtetatik eskatzen ari zen inbertsioekin. Harro esan dezakegu hitza betetzen duen Gobernu bat dela, oso egoera zailean, gainera”

Maider Etxebarria: “Vitoria-Gasteizek jasoko ditu eskuinak boikota egin arren Gobernu zentralak gogor borrokatu izan dituen europar funtsak. Gure hiria eta gure turismoa modernizatzeko aukera emango digute funts horiek”

1. argazkia
Isabel Rodríguez, Eneko Andueza, Cristina González y MAider Etxebarria, en Vitoria-Gasteiz | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azpimarratu du 568.000 euskal pentsioduni eragingo dion pentsio igoera elkarrizketa sozialaren eta PPk suntsitu nahi zuen sistema publiko bat babesteko sozialistek erakutsitako borondatearen fruitua dela.

“Egingo dugu, horretan saiatu izan garelako, konfiantza izan dugulako elkarrizketa sozialean eta egin nahi izan dugulako, ez delako gauza bera PPren edo sozialisten gobernu bat. Zeren eta, batzuk pentsioen sistema publikoarekin bukatzea nahi zuten bitartean, guk bidezkoa eta iraunkorra den bat adostu dugu. KPIren araberako igoerak eta errenta baxuenentzako igoera handiagoak dituen sistema bat, PPren erreformaren ondorioz sortu zen pobreziarako arriskua saihesteko”, esan du.

Luxua gaur arratsaldean @isabelrguez ministro eta bozeramailea gurekin #VitoriaGasteiz-en izatea. Isabeli helarazi diot Euskal Sozialistak harro gaudela @sanchezcastejon-en Gobernua herritarrekin erantzukizuna eta konpromisoa nola ari den erakusten ikustean.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/jXRoSndfKl

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 28, 2022

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Isabel Rodríguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramailearekin, Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiarekin eta Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateordearekin batera. Topaketa horretan hizpide izan ditu, halaber, txertaketa kanpainaren arrakastak, abalen bidez emandako erantzuna, enpresei eskainitako laguntza edo ABEEn bidez enpleguari eustera zuzendutako estrategia.

Horrez gain, PP kritikatu du alderdi horrek europar funtsen gainean egin dituen kritiken harira: “Badakizue 468 milioi eurok jada Euskadi dutela helmuga, baina funtsen kontuan deigarriena da ikustea PP nola dabilen penatan Europatik, ia barregarri geratzeraino, norbaitek gaizki hitz egitearren Espainiako Gobernuari eta horren kudeaketari buruz. Ez dute aurkitu. Errealitate gogorrarekin egin dute topo, alegia Europako agintariek babesa ematen ari direla banaketari, kudeaketari, aurreikusitako inbertsioei eta hitzartutako erreformei. Eta erkidegoko arduradun garrantzitsuen aldetik dator, gainera, babes hori; batzuk Europako Alderdi Popularreko kideak dira”.

Euskal buruzagi sozialistak lan erreforma ere aipatu du, eta alderdi nazionalistek horren aurrean azaldutako kontrako jarrera kritikatu du. “Lortutako kontsentsu mailagatik eta duen helmenagatik akordio historiko bat den lan erreforma onartzea da gure konpromisoa. Ez da alderdi politiko bakoitzaren interes partikularrean pentsatzen jartzeko garaia. Arduragabea da alderdi batzuk arriskuan jartzea horren onarpena. Alternatiba Raxoi da, eskubideak murrizten zituen, kaleratzea merkatzen zuen eta negoziazio kolektiboaren edukia husten zuen erregulazio batera itzultzea. Eta denok dakigu hori, baita EAJk eta Bilduk ere, eta PPri eta Voxi jokoa egiten ari dira Gobernu hau eraisteko euren ahaleginean”, adierazi du.

Eta honako hau esan du prozedurari buruzko kritikak isiltzeko: “Batzuk aitzakia hutsaletara jo izan dute eztabaida horretan, esanez testua Kongresuan aldatu behar dela, han datzalako herritarren ordezkaritza. Jakina, Lehendakari, halaxe da, baina badira beste gai batzuk, Kontzertuaren legeak esatera, koma bakar era aldatzen ez zaion prozedura bati jarraitzen diotenak”.

Lortu dut azkenean @socialistavasco-ko alderdikideekin egotea #VitoriaGasteiz-en.

Gozamena herrialde-proiektu bat partekatzea. 🌹 pic.twitter.com/9KYEvlJkMv

— Isabel Rodríguez García (@isabelrguez) January 28, 2022

Horrez gain, poza adierazi du ministroak iragarri duelako BGE osorik eta epemugarik gabe transferituko dela. “Berri ona da, espero zena, koherentea Pedro Sánchezen Gobernuak euskal autogobernuarekin duen konpromisoagatik. Transferentzia oso-osoa, halaxe esan genuen, eta halaxe izango da”, adierazi du.

Cristina Gonzálezek, Arabako idazkari nagusi denak, bere aldetik, adierazi du “aktore politikoen zati bat –zorionez gutxiengoan direnak, eskuin muturraren, muturreko eskuinaren eta uneko oportunisten eraztuna daramatenak– konfrontazioan, blokeoan, susmoa zabaltzen, politika likidoan tematzen badira, laguntzekoa, zaintzekoa eta bizitza luzaraztekoa da egonkortasuna, sendotasuna eta bitartekoak eskaintzen dituen Gobernu bat izatea, eta gehiengo sozialaren egitekoa ere bada hori”.

Eta Espainiako Gobernuak Araban egindako inbertsioak ekarri ditu gogora: “Nabari da Gobernu honen ekintza, Arabak duela urtetatik, zenbait kasutan duela urte gehiegitik, eskatzen ari zen inbertsioekin. AHTko obren lizitazioa, Jundizko plataforma logistikoan 36 milioi euroko inbertsioa, AP1en konexiorako 16 milioi, Añana Gesaltzan plan turistikoak, Santa Katalinako Lorategi Botanikoa, Gasteizen turismorako eta merkataritzarako egindakoak, Goi Nerbioiko araztegiak, Moredako ureztalurra. Horregatik, harro esan dezakegu hitza betetzen duen Gobernu bat dela, oso egoera zailean, gainera”.

Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateordearentzat, sozialistek oso garbi dute zein den euren egitekoa. “Gu egon beharrekora gaude. Herritarrekin betetzera, ekintzan batuta, erantzukizunez eta irmotasunez. Hori da bizi ditugun bezalako ez-ohiko garaiotan egokitzen dena. Gure bizitzako probarik zailenetakoa ari gara gainditzen, eta baturik ari gara egiten”, adierazi du.

Eta azaldu du Vitoria-Gasteizek ere jasoko dituela “eskuinak boikota egin arren Gobernu zentralak gogor borrokatu izan dituen Europako funtsak, gure hiria eta gure turismoa modernizatzeko aukera emango digutenak”. “Hain zuzen, Ekonomia Sustapenaren Arloa izan da Udalean aurrenekoa funts horien lehen 4,6 milioi euro jasotzen. Horrek, besteak beste, Goiuri Jauregiaren plaza eta Olarizuko parkea berritzen edo turismoa eta merkataritza sustatzen lagunduko du”, azpimarratu du.