Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #M28 hauteskundeak

Eneko Andueza: “M28rako programa sozialista erakunde guztietan lideratzen dugun proiektu eraldatzaileari kateatzen zaio”

“Por una Euskadi mejor. Euskadi Hobea” proiektu programatikoaren aurkezpenean, egungo erronken aurrean udalek eta aldundiek duten betekizuna nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la presentación del programa “Por una Euskadi mejor. Euskadi hobea” junto a las Secretarias Generales y candidatas a diputadas generales de Álava y Bizkaia, Cristina Gonzalez y Teresa Laespada, y el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y candidato a diputado general, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

Jose Ignacio Asensio “Euskadin benetako eraldaketa ekologikoa” gauzatzearen alde azaldu da, “sektore guztietan eraginez, eta bokazio ekonomiko eta industriala bokazio sozialarekin uztartuta”

Cristina Gonzalezen iritziz, nahitaezkoa da politika fiskal askia, pixkanakakoa, ekitatekoa eta familien eta enpresen koiuntura ekonomiko berrira egokitutako bat. “Justizia fiskalik gabe ez dago justizia sozialik”

Teresa Laespadak udalen eta alderdien lidergoa indartzea proposatu du pertsona guztiei segurtasun-sare bat eskainiko dien baliabide eta zerbitzu publiko deszentralizatuak eratzeko

Kontsultatu hemen Udal eta Foru Hauteskundeetarako Esparru Programa

 
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskal Sozialistek maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako prestatu duten esparru-programaren eta sozialistek erakundeetan lideratzen dituzten proiektu eraldatzaileen artean dagoen lotura estua azpimarratu du. Egungo gizarteak aurre egin beharra dien erronkak gainditzeko herritarrengandik hurbilen den eskumen-esparruak duen garrantzia nabarmendu du Anduezak.

“M28rako sozialisten programa erakunde ezberdinetan dagoeneko lideratzen gauden proiektu eraldatzaileari kateatzen zaio, gure garaiko erronka handiei erantzuten baitio, esaterako erronka klimatikoari, demografikoari edo digitalari. Ez dago soilik Europaren edo Espainiako Gobernuaren mende, geu ari gara jorratzen udal bakoitzetik eta aldundi bakoitzetik”, adierazi du.

Euskal Sozialistek hiru lurraldeen artean kohesio eta koordinazio handiago lortze aldera “herrialdeari buruz duten ikuspegi amankomun eta partekatua” lideratzearen alde egin izana nabarmendu du Eneko Anduezak, azkenean herritar guztien ongizatean duelako eragina. “Udaletatik eta foru aldundietatik hasi behar da eraikitzen”, esan du.

Buruzagi sozialistaren esanetan, lehen administrazio-maila horretatik gara daiteke, hain zuzen, politika eraldatzaile horien hein handi bat. Eta gizarte-ezkutua indartzeko, enplegua sustatzeko edo espazio soziosanitario berri bat sortzeko asmoz sozialistek bultzatutako ekintza batzuk aipatu ditu adibide modura. “Politikan bada sozialistek kudeatzen dugun erakunde bakoitzean eta eskumen bakoitzean hedatzen ari den ikuspegi bat”, azpimarratu du.

Politika ekonomikoak produkzio-ereduei lotutako egoteari uzteko deia egin du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta ekonomia zirkularra, politika industrial berdea edo ingurumen-fiskalitatea bezalako beste bide batzuk sustatzearen alde azaldu da. “Gipuzkoako lurraldea aitzindaria ari da izaten alor horretan, Jose Ignacio Asensio izanik horren sustatzaile nagusia”, adierazi du. 

“M28rako sozialisten programa erakunde ezberdinetan dagoeneko lideratzen dugun proiektu eraldatzaileari kateatzen zaio, gure garaiko erronka handiei erantzuten baitio, esaterako erronka klimatikoari, demografikoari edo digitalari. #PorUnaEuskadiMejor pic.twitter.com/crZM6VoRpz

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 27, 2023

Familiatik kanpoko zainketa-eredu desfeminizatu berri bat garatzeak duen garrantzia ere nabarmendu du Anduezak. Eta Euskal Sozialistek Gizakidetza izenez sustatutako eredua ekarri du gogora, adinekoei eta mendekotasuna dutenei bizi-kalitate handiagoa eskaini nahi diena. “Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta egin behar da lan, baina oinarriak hasi daitezke dagoeneko jorratzen, aldundietan egiten ari garen bezala”, erantsi du.

Eraldaketa ekologikoa eta bidezkoa. Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, esan du Euskal Sozialisten apustua dela “Euskadin benetako eraldaketa ekologiko bati heltzea, palanka ugari aktibatuz, sektore guztietan eraginez eta bokazio ekonomiko eta industriala bokazio sozialarekin uztartuz, soilik horrela izango delako posible benetako eraldaketa bat. Asensioren hitzetan, “gobernu sozialistekin Espainiak eta Euskadik aurrera egiten dute, eta Euskadiko foru eta udal erakundeak berriro lideratzen ditugunean ikusiko benetako eraldaketa ekologikoa, bidezko eraldaketa, sozialistak gobernuen buruen egoteak ematen duen bermearekin bakarrik izan dela posible”.

“Hauxe da hiru lurraldeentzako hazkunde iraunkorrerako eredu berria. Aurrea hartu eta eraldaketa ekologikoa azkartzea da bide bakarra datozen belaunaldien etorkizuna zaintzeko. Sozialistentzat, izan ere, eraldaketa ekologikoa bidezkoa eta solidarioa baldin bada bakarrik izango da posible, eta ekonomia iraunkor berria berdintasunaren eta justizia sozialaren balioak kontuan hartzekotan bakarrik izango da bideragarri. Horixe da bidezko trantsizio ekologikoa. Horixe da, besteak beste, Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Panelak pasa den astean argitaratutako txostenetik ateratzen den ondorio nagusietako bat”, azaldu du.

Asensiok gogoratu du Gipuzkoan sozialistak Aldundian jarri arte inor ez zela ausartu hondakinen arazoa konpontzera. “Gipuzkoak izan duen gatazkarik handienetako bati heldu behar izan genion. Hondakinen arazoaz ari gara, inork ez zuen nahi izan eta ezin izan zuen konpondu. Sozialistak izan ginen egoera jasanezin eta gerarazle bat etorkizuneko aukera batean bihurtu genuena. Atez atekoagatik muturka zeuden herritarrak egotetik, gainezka zeuden zabortegietatik, finantzaketa galtzetik, hain zuzen, igaro ginen etorkizunerako aukerak eman dizkigun tratamendurako azpiegituren eredu batera, ekonomia iraunkor berri bat, ekonomia zirkularra garatzeko eta lideratzeko aukera emango digunera.

Egungo Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatu denak erosketa publiko berde eta zirkularra eta politika industrial berdea sustatzearen alde egin du, industriak BPGan duen pisua berreskura dezan, eta eraldaketa indartuko duen fiskalitate berde nola ingurumenekoaren alde egin du. Halaber, teknologia berriak erabiltzearen alde azaldu da, ikerketa eta ezagutza indartzearen alde, eta talentua erakartzearen eta gazteek euren bizitza-proiektua Euskadin gara dezaten horiei aukera ematearen alde, berdintasunean garatutako lan-baldintza bidezkoekin.

Eta herritarren zein industrien komunitate energetikoak bezalako ekimenak nabarmendu ditu, gogoratuz Gipuzkoako herrien ia erdiek badutela dagoeneko horrelakorik, baita garraio kolektibo, publiko eta elektrifikatua ere, tarifa-integrazioa, intermodalitate-ereduak eta garraiobideen arteko doako aldaketak izango dituena.

Enplegua eta fiskalitatea.  Arabako PSE-EEren idazkari nagusi eta ahaldun nagusigai denak ohartarazi du trantsizio energetiko eta digitalek beste itxura bat emango diotela lan-merkatuari, enplegu berriak agertuko direla, prestakuntzarako eskari berriak azalduko direla langileentzat, eta langileak digitalizazio eta robotizazio geroz handiagoaz joango direla ordezten.

“Datozen urteetan, Europan 2,5 enplegu berri beharko dira ekologizazio alorrean potentzial handia duten sektoreetan, adibidez ur-horniduran, hondakinen kudeaketan edo eraikuntzan, eta baita 200.000 lanpostu ere hemendik 2030. urtera bitartean sektore elektrikoan. Eta kualifikazio handiko beste enplegu-nitxo batzuk egongo dira, zeharkakotasuna ardatz duten eskumen berriekin”, azaldu du.

Eta Alderdi Sozialistak sustatzen duen Europako Itun Berdea deiturikoan maila instituzional guztietan hartu behar dela parte esan du. “Eskutik joan behar gara Europar Batasunetik foru aldundietaraino eta udaletaraino, politika batzuk martxan jarri beharrean garelako negozio-nitxo berriei laguntzeko, enplegurako prestakuntzaren kualifikazio berrikoetara egokitzeko, batez ere ingurumen arloan, bizitza osorako prestakuntza bultzatzeko, pertsonen gaitasunak eskari berrietara moldatzearren, langabetuen birkualifikazioari arreta goiztiarra eskaintzeko, eta enplegagarritasuna erraztearren unibertsitateen eta prestakuntza-zentroen artean lan egiteko”, esan du.

Cristina Gonzalezek gogoratu du sozialistek defendatzen dituzten politika guztiak “politika fiskal nahikoak, aurrerakoiak eta ekitatiboak” izan beharko direla, eta “familien eta enpresen koiuntura berrira egokituagoak direnak”, hain zuzen, “justizia sozialik gabe ez dagoelako bidezko justiziarik”. “Gure lehentasuna da iruzur fiskala borrokatzea, horregatik proposatzen dugu plan integral bateratu bat hiru lurraldeentzat iruzur fiskalaren kontra, iruzurrik eta ihes fiskalik gerta ez dadin, eta sistemaren progresibitatea areagotzea, Europar Batasunak emandako gomendioei jarraituz”, esan du.

Egungo Sustapen, Merkataritza, Turismo eta Administrazio foru diputatuaren arabera, ezinbestekoa da kalitateko zerbitzuko publiko batzuk mantentzeko eta babes sozialerako sistema sendo bat izateko nahikotasun fiskal bat.

Eta fiskalitatearen gaitasunaren adibidetzat jarri ditu testuinguru zehatzetan familiako enpresen oinordetzekin edo ingurumen fiskalitatea sustatzearekin gertatu dena. Hiru lurraldeetako fiskalitatea harmonizatzearen alde egiteaz gain, Cristinak adierazi du euskal erakundeek “Kontzertu Ekonomikoa Euskadiren eskualde lehiakortasuna indartzeko” erabili behar dutela, eta “euskal ekonomiaren tamaina erlatiboa handitzeko estrategia demografiko batez” osatu behar dutela.

Gizakidetza, gizarte- eta osasun-zerbitzuak.  Teresa Laespadak, Bizkaiko ahaldun nagusigaiak, adierazi du zaindua izateko eskubide bat eta zaintzeko bete behar bat daudela, baina hori ez dela kontu pribatu bat, balio politiko bat baizik. Eta sozialistek Euskadi zaintzaile bateranzko urratsak eman nahi dituztela azpimarratu du, “errealitate demografiko berri batean murgildurik gaudelako, dagoeneko”.

“Errealitate berri honek erantzun berriak eskatzen ditu, ikuspegi berriak. Adimen kolektiboa erabilita, askotariko ekarpenekin, %100ean. Trantsizio sozial eta demografiko bidezkoa bermatuko duten erantzunak emateko. Politika publikoetan sozialistak buruan egon izan diren urteetan eskuratutako ezagutza aprobetxatuz. Gizartearen eta herritarren berrikuntzaren alde eginez alor horretan ere, gizarte geroz konplexuago honi erantzuna ematearren. Kalteberatasunaren eta gizarte-bazterkeriaren adierazpide berriak erakusten dituelako, isolamendua eta nahi gabeko bakardadea, esaterako. Arrisku horien ondorio dira autonomia pertsonala galtzea eta zoriontasunik eza; beraz, arreta publikoaren jomugan egon behar du horrek, azaldu duenez.

Bizkaiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko foru diputatuak udalen eta aldundien lidergoa indartzea proposatu du “komunitate fisikoki hurbilak eta digitalak eraikitzeko, nortasun propioarekin eta aniztasunekoak, belaunaldi artekoak, izango direnak, baliabide eta zerbitzu publiko deszentralizatuekin, pertsona guztiei babes sakona, sendoa nola iraunkorra emango dien segurtasun-sare bat eskainita”.

Horren haritik, Teresak azaldu du Gizarte Zerbitzuak, komunitarioak eta hurbilekoak, funtsezkoak direla arrisku sozialei aurrea hartu eta horiek konpontzeko. “Gizakidetza da gure apustua, horrek gorpuztuko du euskal Gizarte Zerbitzu multzoa, Osasun Sistemarekin elkarrekintzan dela, erantzun integratzaile eta berritzaileak emateko geroz handiagoak diren beharrei. Zainketak, arretak eta konplexutasun eta larritasun handieneko egoeretan laguntza espezializatuak bideratzeko gauza izango den tresna instituzionala izan behar du”, zehaztu du.

Eta gaineratu du Euskal Sozialismoak udal eta foru eremuetan defendatzen dituela berdintasuneko, aniztasuneko eta nazioarteko solidaritateko zeharkako politikak, hain zuzen ere, intersekzionalitatearen, feminismoaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gakoan. Emakumeak gara euskal herritarren erdiak. Ez gara identitate bat, ezta ere kolektibo bat. Baina ez dugu ikusgarritasunaren erdirik, ez dugu erantzukizuneko karguen erdirik, ez aitortzarik, izugarrizko desberdintasunekin jarraitzen dugulako.