• BERRIA
Berriak
partekatu
Eneko Andueza: “PSE-EEk nabarmen gora egiten jarraituko du datozen urteetako hautsontzietan”
Sozialistak Lehendakaritzara itzultzea “asmo erreala” izaten jarraitzen duela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian
PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, zeharo sinetsirik azaldu da Alderdi Sozialistaren hauteskunde-babesak gora egingo duenaz Euskadin egingo diren hurrengo hauteskundeetan. Egin izan diren azken bost hauteskundeetan alderdiak erakutsi duen goranzko joera jo du adibidetzat Anduezak, eta lehendakari sozialista bat lortzeko helburua asmo erreal bat dela esan du. “PSE-EEk nabarmen gora egiten jarraituko du datozen urteetako hautsontzietan”, adierazi du.
Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketa batean etorkizuneko akordioez itaun diotenean, Eneko Anduezak esan du egonkortasuna eta aurrerabidea “gako” direla sozialistentzat eta “beren bide-orrian gure nortasun ikur diren politika aurrerakoi horiek dituzten gobernu indartsuak eratzeko helburuari” eutsiko diotela. “Halaxe gauzatu genuen udal- eta foru-hauteskundeen ondorengo itunekin, eta halaxe egin genuen ere hauteskunde autonomikoen ondorengo gobernu-akordioarekin”, azaldu du.
Erreforma fiskal aurrerakoi bat behar dugu, euskal herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzera zuzendurik egongo dena.
Ez dugu nahi zerbitzu publiko ahul batzuk dituen #Euskadi-rik, pribatutasuna eta zergen jaitsiera orokorra lehenetsiko dituenik… pic.twitter.com/yflA9LlYs5
— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 18, 2025
Erreforma fiskala denaz bezainbatean, buruzagi sozialistak esan du pixkanakakoa izan behar duela eta euskal herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko balio behar duela. “Norabide horretan abant egingo duen erreforma fiskal bat behar dugu. Ez dut nahi zerbitzu publiko ahulak dituen eta pribatizazioa lehenesten duen Euskadi batentzako erreforma fiskalik”, adierazi du. Eta “prentsan ederrak lirudiketen arren publikoa dena ahultzeko besterik balio ez duten diskurtso populistez” ohartarazi du.
Bestetik, Talgok “euskal industriaren eskuetan jarrai dezan” PSE-EEk bete duen “funtsezko zeregina” aldarrikatu du. “Mundu guztiari ulertarazten saiatu izan garen helburu bat zen, eta azken hilabeteotan hamaika gestio egiten ibili gara hori posible izan zedin”, azpimarratu du. Prozesu horretan Espainiako Gobernuak egin duen ekarpena ere nabarmendu du buruzagi sozialistak.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Los Socialistas Vascos participan en Gernika en el acto de homenaje a los parlamentarios y parlamentarias de la primera legislatura
• BERRIA
Eneko Andueza: “Hay que mirar al futuro con ambición, vamos a recuperar la Alcaldía de San Sebastián y a llegar a todos los rincones del territorio”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Es el momento de dar un salto en Álava, como en Euskadi, para hacer crecer la influencia y el liderazgo socialista”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Ez dugu egiten enpresen kontra doan erreforma fiskalik, Ongizate Estatuaren eta Euskadiren lehiakortasunaren onerako direnak egiten ditugu”
• BERRIA