Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Abentura independentisten aurrean, bada euskal herritarren kezkak erdigunean jartzen dituen Alderdi Sozialista bat”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, EAJk eta EH Bilduk “ezer eskaintzen ez duten proiektu kontinuistak aurkezten dituzte” Euskadirentzat

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Ganbara de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadirako proiektu sozialista goratu du, euskal populazioaren benetako kezketara zuzentzen delako, EAJk zein EH Bilduk ordezkatzen duten proiektu independentistari kontrajarriz. Anduezaren iritziz, “kontinuista” da alderdi abertzaleen proiektua, fokua identitate auzian jartzen duelako gizartearen egungo arazo eta erronkei erantzun beharrean. “Batzuk aldaketaren ikur gisa aurkezten dira, baina aurpegia da aldatzen duten bakarra. Berdin zait Otxandiano, Otegi, Pradales edo Urkullu deitzen den”, adierazi du.

EAJren eta EH Bilduren artean ituna egitearen arriskua hor dago, obsesio independentistetan ainguraturik, herritarrei bost axola diena.

Euskal jendarteari beren bizi-kalitateak edo zerbitzu publikoen behar bezalako funtzionamenduak kezkatzen dio.

@GanbaraEiTB #Cambiaelguion pic.twitter.com/ltI14ZD3UI

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 5, 2024

Eusko Jaurlaritzatik hedatutako politika sozialistei buruz herritarrek duten pertzepzio ona azpimarratu du buruzagi sozialistak. Izan ere, egonkortasuna dakarte eta gobernantza bereiztua gauzatzen dute koalizioko beste bazkidearen aldean. “Sozialistak politikan ez gaude eroso egoteko. Lana egiteko eta herri hobe bat eraikitzeko gaude”, esan du. “Eta hauteskunde garaia heltzen denean, posizio oraindik hobeagoa izango dugu. Alderdi Sozialista hazten doa, gora doa, geroz eragin handiagoa du, eta ez dut zalantzarik oraindik erabakigarriagoak izango garela euskal hauteskundeen ondoren”, adierazi du.