Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Eneko Andueza: “Hurbileko medikuntza Gobernuaren programan dago, eta ez gara hortik mugituko”

PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, lehentasunezkoa da medikuak Euskal Osasungintzan lanean hastea, “herritarren behar eta eskariei erantzuteko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en los estudios de Radio Popular - herri Irratia | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, guztien erantzukizuna gogorarazi du Euskal Osasungintzan den profesional gabeziari konponbideak bilatzeko, eta esan du Gobernu akordioak hurbileko osasun-zerbitzu baten alde egiten duela, ezbairik gabe.

 “Gobernu akordioan guk hurbileko medikuntza jarri genuen, besteak beste, osasun-sistemaren elementu funtsezko gisa, eta sozialistak ez gara hortik mugituko. Espero dugu langile gehiago sartuko direla Euskal Osasungintzan herritarrek dituzten beharrei eta eskariei erantzuteko”, adierazi du Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, eta hauteskundeetan 4.000 plazako EEP bat nola proposatu zuten gogoratu du, zifra hori igo egin delarik gero egin izan diren deialdi publikoetan, 8.000 izateraino.

Sozialistek espero dugu langile gehiago sartuko direla @osakidetzaEJGV-ean herritarren behar eta eskariei erantzuteko.
Garbi dago plangintza falta dagoela, baina egoera birbideratuko delakoan nago. #HacemosEuskadi
📻 @RadioPopular pic.twitter.com/7lpdALVkko

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 10, 2022


Anduezak esan du Osasun Sailak aitortu duela egoeraren arrazoia azken urteotan egon den plangintza faltagatik izan dela eta, horrekin batera, esan du euskara jakitearen betekizuna ezin dela izan oraingo inguruabarretan eragozpen bat profesionalak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan sartzeko. Kezka berbera agertu izan du komunikabide horretan bertan Familiako Medikuen Biltzarreko presidenteak.

“Argi eta garbi dago osasun-langileak falta direla. Defizita baldin badago familiako medikuetan eta beste espezialitateetako batzuetan, betekizunak egokitu egin beharko dira mediku horiek lanean has daitezen, eskatzen den zerbitzua eman ahal izateko. “Gogoeta egin behar dugu horri buruz, lehentasunak ezarri beharra dago”, adierazi du.

Gobernuan “soinez soin” egiten ari diren lana aipatu du buruzagi sozialistak, eta esan du Euskal Sozialistek errealitate politikoari buruzko azterketa argitasunez eta zintzotasunez jarraituko dutela azaltzen, esaterako lan erreforma bezalako gaietan, hain zuzen EAJk eta EH Bilduk ezezkoa eman ziotena, Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzearen “zentzugabetasuna” edo Estatutuaren erreformaren eta estatus berria deritzanaren arteko aldeak.

“Benetan garrantzitsuena da asteartero Gobernu Kontseilu bat izaten dela sozialistekin eta nazionalistekin, eta soinez soin egiten dela lan bertan, askotan zeharkako ikuspegiarekin, politika sozialetan, enpleguan, politika ekonomikoetan…”, azaldu du.

“Ez dugu herrialdea desegonkortuko”, adierazi du udal eta foru hauteskundeen osteko itunez galdetu diotenean. “Gure batuketa, beti, egonkortasunaren eta bizikidetzaren alde izango da”, adierazi du, eta  herrialdea “batere errazak ez diren” inguruabarretan aurrera ateratzea ahalbidetuko duten gobernu “sendo eta indartsuen” alde egin du.

Autogobernuari buruz, Espainiako Gobernuak Estatutua betetzearekin duen konpromisoa aipatu du, baina euskal legegintzaldi erdian aurkeztu zuen balantza-ekitaldian egin moduan, Euskadik eskura dituen tresnen erabilera egokian jarri du arreta.

“Autogobernuaz hitz egitea Autonomia Estatutuak eskaintzen dizkigun tresnei buruz eta horri egunero etekinik handiena ateratzeko dugun aukeraz hitz egitea da. Badaude eskualdatzeke dauden transferentziak, hori argi dago. Alderdi Sozialistaren konpromisoa da Autonomia Estatutua oso-osorik betetzea eta transferentziak berme guztiekin egitea”, adierazi du.

Europako funtsen kudeaketa eta Pedro Sánchez buruan den Gobernuak egindako lana ere gogoratu ditu Anduezak.

“Espainiako Gobernuak lidergoa eta erabakimena erakutsi du eta, horri esker, Euskadik, adibidez, 819 milioi euro jaso ditu Next Generation funtsetatik. Gobernuen arteko harreman horrek ahalbidetzen du politikak garrantzitsua denera zuzendurik egotea, hots, pertsonengana, gure enpresek beste produkzio-eredu bat izan eta etorkizunari begiratu diezaioketelarik, politika eraldatzaileekin, edo gure herritarrak blindatuko dituen ezkutu sozial batekin”, adierazi du.


Bilbon, 2022ko ekainaren 10ean