Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Estatutuaren erreformak elkarbizitza indartzeko eta eskubideak sendotzeko balio behar du, ez estatus berri bat aldarrikatzeko”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, sozialistak “abantailarekin” irteten dira hauteskunde hauetan: “herritarrei proposamen zehatzak egiten ari garen bakarrak gara”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Gernikako Estatutuaren erreformak “Euskadik dituen beharrei erantzuteko, konkistatzen joan garen eskubide sozial guztiak txertatzeko eta elkarbizitza eta pluraltasuna bermatzeko” balio behar duela. “Estatutu berri batez ari gara, ez estatus politiko berri batez; hots, ezberdinen arteko hitzarmen handi bat berritzeaz, ez ameskeria independentistez”, ohartarazi du Euskadi Irratiko elkarrizketa batean.

Buruzagi sozialistak EAJi eta EH Bilduri eskatu die “sagu eta katu jolasteari uzteko euren obsesioekin, Euskadi ez dagoelako denbora galtzeko”. “Euskadik ez badu berritu bere bizitzaldiko 44 urteotan Autonomia Estatutua, alderdi horiek eragotzi izan dutelako izan da, benetako unean arrautza guztiak erabakitzeko eskubidearen eta euren obsesio subiranista nola independentisten saskian jarri izan dituztelako”, leporatu die. “Ez gaude denbora galtzeko”, esan du. “Ados jar daitezela eskatzen diet elkarbizitza indartuko duen estatutu berri baterako, ez euskal proces berri baterantz joateko, Lizarrako hitzarmenarekin edo Ibarretxe planarekin dagoeneko izan genuen bezala.

Gernikako Estatutua ez da berritu bai EAJk, bai EH Bilduk beren ameskeria independentistetan jarri izan dutelako beti fokua.

Euskadi ez dago kontu horretan denbora galtzeko. Estatutu bat merezi dugu, eta ez estatus berri bat, egungo beharrei erantzungo diena… pic.twitter.com/1gFZ6U8jQD

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 13, 2024

Eusko Jaurlaritzak sailburu sozialistak aurka zirela Etxebizitzaren Legearen kontra aurkeztu izan duen helegiteari buruz galdetu diotenean, Anduezak erantzun du EAJk sekula ez dituela izan gogoko etxebizitza legeak”. “Euskalduna ez zuen izan gogoko, kontra bozkatu zuen, bere hautagaia orain balioa ematen dabilen arren sail sozialista batetik garatu izan ditugun politika guztiei, eta estatukoa ere ez du gogoko”, azpimarratu du. Anduezaren iritziz, helegitea “bere xextra partikularrean EH Bildurengandik bereizteko modu bat besterik ez da, hemen ez dagoelako inongo eskumen inbasiorik. Areago oraindik, Estatuko legeak egun jorratzen ari garen etxebizitza-politiken osagarriak izango direnak praktikan jartzeko aukera emango duen esparru bat ematen digu”, gaineratu du.

Eneko Anduezak adierazi du “ilusio izugarriarekin” heltzen diola hauteskunde kanpainari, eta “emaitza handi bat lortzeko, hazteko eta hurrengo Eusko Jaurlaritzan indar handiago izateko itxaropena” duela. Anduezaren esanetan, PSE-EEk “abantaila handi batekin” irteten du gainerako alderdien aldean, “mahai gainean neurri zehatzak jartzen ari den alderdi bakarra delako”. “Osakidetzan jarriko ditugun 2.000 osasun-langile horiek, Emakunde Lehendakaritzan sartzea, garraio publikoa doan izatea 26 urtetik beherakoentzat eta langabezian direnentzat, alokairuko etxebizitza publikoen %50 36 urtetik beherakoentzat gordetzea eta, nola ez, Gizakidetza bezalako proposamenak, zainketako gure ereduan mugarri izango dena, aurkeztu ditugu”, adierazi du.