Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Erreforma fiskala aurrerakoia da, zerbitzu publikoak indartzeko eta Euskadi modernizatzeko balioko du”

PSE-EEko idazkari nagusiak fiskalitate berriaren zeinu sozialista nabarmendu du Euskadi Irratian, eta etxebizitzarako sarbidea erraztu edo enplegua hobetu nahi duela dio

“Alderdi Sozialistak azken urteotan etxebizitza kontuan proposatu eta bultzatu izan dituen tesietara hurbiltzen ari den EAJ bat ari naiz ikusten”, adierazi du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balorazio positiboa egin du sozialistek eta nazionalistek hitzartu duten erreforma fiskalari buruz, eta euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hainbat mekanismo eta tresna jasotzen dituela azpimarratu du. Testuan kalitateko zerbitzu publiko batzuk ahalbidetzearren oreka bat lortzeko nabari den sozialisten ekarpen eta eragina nabarmendu du Anduezak. “Erreforma fiskal aurrerakoia da, pixkanakakoa, eta zerbitzu publikoak indartzeko eta Euskadi modernizatzeko balioko du”, adierazi du.

Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak esan du sozialistak adostu izan denarekin“oso islatuta” sentitzen direla, “azken urteotan hainbat arlotan mahai gainean izan ditugun proposamen asko jasotzen dituelako”. “Jauzi kualitatibo garrantzitsua da, eta oreka bat lortu nahi du euskal fiskalitatean progresibitate gehiago izateko aukera emanez, herrialdeak aurrera eginez etxebizitza, enplegua edo trantsizio berdea bezalako hainbat kontutan modernizatu dadin”, azpimarratu du.

Esparru horretan EAJrekin egin izan den negoziazioari dagokionez, buruzagi sozialistak sintonia ona egon dela aitortu du, “ideologia ezberdinengatik alderdien artean diren diferentzia logikoak gorabehera”. “Akordio on bat lortzeko behar zen lotura aurkitu dugu, eta etxebizitza kontuan fiskalitateari buruz sartu ditugun proposamenak positiboak dira”.

Sozialistak oso islatuta sentitzen gara erreforma fiskal horren proposamenarekin, izaera nabarmen progresibo eta aurrerakoia duelako.

Jauzi kualitatibo bat ahalbidetuko du etxebizitza, enplegua edo trantsizio berdea bezalako gai askotan, eta, aldi berean, balioko du… pic.twitter.com/fYh1nE1gCG

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 12, 2024

Horren haritik, etxebizitza erosteagatiko kenkaria edo alokairu erregimeneko etxebizitzara zuzendutako ekimen guztiek aukera hori bultzatzeko ezarri den tratamendu ezberdina jarri ditu adibidetzat Anduezak. “Alderdi Sozialistak azken urteotan etxebizitza kontuan proposatu eta bultzatu izan dituen tesietara hurbiltzen ari den EAJ bat ari naiz ikusten”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak, halaber, “orain bakoitza zer egoeratan dagoen erakustea dagokiola” gogoratu dio oposizioari, “kalkulagailuarekin interes politikoa ateratzeko ala Euskadirentzat onuragarria izango de erreforma fiskal bat ahalbidetzeko maila emanez dagoen”, alegia.

“Nik galdetuko nieke ondo ala gaizki iruditzen al zaien fiskalitatearen bitartez etxebizitzaren alokairua bultzatzen duten neurriak guk erantsi izana, ondo ala gaizki iruditzen al zaien soldata-arrakalaren kontra borrokatzea, ondo ala gaizki iruditzen al zaien kontziliazioa erraztuko duten neurri fiskalak ezarri izana, ondo ala gaizki iruditzen al zaien enplegu egonkorra eta kalitatekoa ahalbidetzen duten enpresei laguntzea, edo ondo ala gaizki iruditzen al zaien trantsizio berdea edo gure enpresen digitalizazioa bultzatzea”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, bestalde, esan du bere alderdiak jarrera “oso argia” duela autogobernuaren erreformari buruz. “Sozialistek ez dugu nahi estatus berririk, azken 45 urteotan konkistatu izan ditugun eskubide guztiak blindatzera eta herri honen pluraltasuna errespetatuko duen esparru batera eramango gaituen estatutu-itun handi bat nahi dugu”, azaldu du.