Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Osasun mentalak protagonismoa izan behar du gure osasun publikoan, eta ikusgarritasuna gure gizartean”

PSE-EEko idazkari nagusia herritar guztientzat eskuragarri egongo den osasun mentaleko zerbitzu bat garatzearen alde azaldu da Vinilo FMrako egin dioten elkarrizketa batean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Vinilo FM con los integrantes de Argia Fundazioa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Osakidetzan osasun mentalari protagonismo handiago eta gizartean ikusgarritasun gehiago emateak duen garrantzia azpimarratu du, gizartean ez dadin sor pertsonen arteko estigmarik. “Politikak pertsonen aldeko apustua egin behar du, osasun mentaleko arazo bat duten pertsonen estigma kentzeko egin behar dugu gizarte gisa”, adierazi du.

Vinilo FMrako Getxoko Argia Fundazioko kideen laguntzarekin egin dioten elkarrizketa batean, lehendakarigaia Osakidetza 2.000 profesional berrirekin indartzearen alde azaldu da, psikologo kliniko gehiago jarriz lehen mailako osasun arretan zein arreta ospitalarioan, esparru horretako beharrei erantzuteko. “Sistema jendeari egokitu behar da, ez jendea sistemari”, adierazi du.

Lan honek, batzuetan, gauza benetan bereziak egiteko aukera ematen dit.

@vinilo_FM eta @argia_fundazioa-ren La Batidora programan hartu dut parte osasun mentalak eragindako pertsona batzuekin batera @socialistavasco-ren politikez hitz egiteko, baina, batez ere… pic.twitter.com/S46qEK5NRM

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 22, 2024

Euskadirentzat Osasun Mentalaren Lege integral bat onartzearen beharra azpimarratu du buruzagi sozialistak, Eusko Jaurlaritzaren sail guztietan arazo horren “zeharkako ikuspegia” ahalbidetzearren. Eta lan arloan, berriz, enpresetako plantilletan langileen osasun mentala zaintzeko psikologoak izatearen eta taldean lan egiteko dinamikak ezartzearen garrantzia azpimarratu du Anduezak.