Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EE / Ahal Dugu bilera

Eneko Andueza: “Lan erreformaren kontra daudenek PPren eta Vox-en ondoan zergatik jartzen diren azaldu behar dute”

PSE-EEren idazkari nagusiak akordiorako eskua luzatu dio Ahal Duguri legegintzaldi amaiera arte Eusko Legebiltzarretik igaroko diren legeetarako

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la sede de Pdemos Ahal Dugu, junto a su Coordinadora General, Pilar Garrido | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, indar politiko guztiekin kolaboratzeko prest dagoela adierazi du Podemos Ahal Duguren zuzendaritzarekin bildu eta gero, eta esan du borondateen gehiketak, Pedro Sánchezen Gobernuan gertatzen den bezala, lan erreforma bezalako emaitzak ekarri behar dituela. Halatan, erreforma hori babesteko eskatu die Kongresuan indar politiko guztiei.  Anduezak galdetu du zer interesekin dabiltzan EAJ, EH Bildu eta PP langileak eta enpresariak babesten dituen legeria bati uko egitean.

 “Guk balorazio oso positiboa egin dugu sindikatuek, enpresariek eta Espainiako Gobernuak adostu duten lan erreformari buruz.  Ahal Dugurekin egiaztatu dugu irmo defendatu beharra dagoela lan erreforma, hobekuntza ekarriko duelako Euskadiko langileen baldintzetan.  Erreformatik kanpo kokatzen ari diren alderdiei, EAJi eta EH Bilduri, galdetu beharra dago zergatik ari diren jartzen PPren eta Voxen ondoan.  Zergatik daude horren kontsentsu zabala lortu duen erreforma baten kontra?  Akordio aparta da”, adierazi die komunikabideei Pilar Garrido buru den alderdiarekin izandako bileraren ondoren, zuzendaritza sozialista berriak programatutako bilera sortaren barruan.

Eneko Anduezarentzat, bi alderdiek Espainiako Gobernuan duten lankidetzari esker, aukera dago agenda aurrerakoi eta sozialdemokrata bati eusteko, bidezko susperraldi bat kudeatzeko pandemiari aurre egiten diogun bitartean, pertsonen eskubideak zabaltzeko eta eskuinari eta eskuin muturrari galga jartzeko.

👨🏼‍🏭👩🏼‍🏭anerreforma oso garrantzitsua da #Euskadi-rentzat, euskal langile askoren lan-baldintzak hobetuko dituelako.

⁉️ @ehbildu-k eta @eajpnv-k azaldu egin behar dute zergatik lerratzen diren @vox_es eta @populares-ekin #Euskadi-rentzat ona den akordio plural baten kontra. #Cumplimos pic.twitter.com/7DcPEJD1mE

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 14, 2022

Euskal politikari dagokionez, Elkarrekin Podemosekin 2022rako Aurrekontuetarako lor daitekeen akordioa aipatu du buruzagi sozialistak, baina legegintzaldi amaiera arte Euskal Ganberan izapidetuko diren legeak babesteko gonbitea luzatu dio alderdi horri. “Ez da akordiorik egon Aurrekontuetan, baina Gobernuan kolaboratzeko aukera helarazi nahi izan diot Ahal Duguren zuzendaritzari, batez ere gai sozialetan, DSBEren edo Lanbideren edo Mugikortasun Jasangarrirako Legearen erreformetan, beste batzuen artean. Izango ahal dugu akordioetara heltzeko aukera, gizartearentzat onuragarriak baitira beti”, esan du.

Eneko Anduezak azpimarratu du erakundeen egonkortasuna, Euskal Sozialistentzat, “zaindu behar dugun ondasun bat” dela, “herritarrei zor gatzaizkielako”. Eta PSE-EEren konpromisoa erakundeetan egiten ari den lanean zehazten dela gogoratu du, etorkizunean egin daitezkeen itunetan espekulatu gabe, direnak direla ere. “Beti zabalik egongo gara elkarrizketarako beste indarrekin, baina gure lehentasuna egonkortasuna da orain, eta gizarte hobeago bat eraikitzeko arazoei aurre egin beharra dago. Hauteskundeak heltzen direnean izango da denbora programak kontrastatzeko eta akordiorako aukerak ikusteko”, adierazi du.

PPko presidenteak Europako funtsen banaketari buruz egindako akusazio faltsuen gainean, Eneko Anduezak herrialdearen irudia eta espainiar guztien interesak kaltetzeari utz diezaiola eskatu dio Casadori.

 “Hori fiskalizatuta dagoen kontu bat da, eta gardena da. PP Gobernuari etengabe erasotzeko dinamika batean sartuta dago, ez zaiolarik batere axola Espainiako gizarteari egiten dion kaltea. Funts horiek funtsezkoak dira herrialde honen etorkizuna eraikitzeko, eta PPk herrialdearen irudia kaltetu besterik ez du egiten gurpilen gainean makilak jarrita, eta agerian uzten du Moncloara kosta ahala kosta iristea beste kezkarik ez duela”, adierazi du Eneko Anduezak.