Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Lehendakaria izaten naizenean Osakidetzaren egiturako plantilla 2.000 plaza berrirekin handitzeko konpromisoa hartzen dut”

Osasungintza publikoaren aldeko apustuak plantilla handitzea dakarrela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak A21erako hautagaitzen aurkezpenean

Aroa Jilete: “Sozialistek etorkizun aurrerakoi bat, feminista, eskubide gehiagokoa, duintasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka bermatzen dugu. Eta horixe erakutsi dugu erakundeetan”

Denis Itxasorentzat “baliagarria eta eraginkorra” da PSE-EEri babesa ematea “sekula busti ez den” eta “atomoraino zatitzeko gauza den” ezkerraren aurrean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los cabezas de lista del PSE-EE por Gipuzkoa y Álava para las elecciones del 21A, Denis Itxaso y Aroa Jilete, y la ministra de Educación, Formación Profesional y Deportes, y portavoz del Gobierno de España, Pilar Alegría | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, iragarri du Osakidetzako plantilla 2.000 plaza berrirekin handituko duela Lehendakaria izatera heltzen denean. Plaza horiek Osasun Zerbitzuaren egungo egiturako plantillan direnei gehituko lirateke. Una honetan aldi baterako langileekin betetzen ez diren plaza berriak izango dira, aste honetan Gobernu Kontseiluak onartu izan duen azken handitzearekin gertatu den bezala.

“Lehendakaria izaten naizenean, hurrengo legegintzaldi hasierarekin, Osakidetzaren egiturako plantilla beste 2.000 plaza berrirekin handitzeko konpromisoa hartzen dut. Bi mila plaza berri, ez direnak egungo egiturako plantillakoak edo aldi baterako langileak betetzen ari direnak. Aurre egin beharrean garen beharrak eta erronkak ezin direlako konpondu berrantolaketa administratiboekin. Begirada luzeago bat behar da. Gidoia aldatu beharra dago”, azaldu du.

Hautagai sozialistaren ustez, Osakidetza “azpidimentsionatuta” dago legegintzaldi honetan 11.000 plazarekin egonkortzeko edo egiturako plantilla 5.000 profesionalekin handitzeko egindako ahalegina gorabehera. Eta Euskadin osasun-arreta hobetzeko apustu serio baterako egin beharreko lehen gauza plantilla gehiago handitzea dela esan du.

“Ospitale edo anbulatorio batera doan edonork ikusten du arreta kaskartzen ari dela, zerbitzu askotan ez dagoelako behar den langilerik. Eta horrek argi eta garbi murrizten du Osakidetza berriz ere erreferentea izateko behar diren programa eta proiektu estrategiko berriei heltzeko aukera. Guk badakigu nola egin”, adierazi du.

Eneko Anduezak Osasungintza publikoaren hobekuntza jarri du erdigunean datozen hauteskunde autonomikoetarako Barakaldon egin den hautagaitzen aurkezpenean. Aurkezpenean izan dira Pilar Alegria Gobernuaren bozeramaile eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako ministro dena eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak.

Ilgner eraikinean, Bizkaiko BICen egoitzan, buruzagi sozialistak adierazi du Osakidetzarentzako etorkizun hobea ez dela etorriko oraindik bere gestore direnen eskutik –EAJi erreferentzia eginez–, gutxiago oraindik ezker abertzalearen eskutik. “Irudikatzen duzue gure osasuna Bilduren eskuetan?”, galdetu du. Eta Osasuneko profesionalekin lankidetza jorratzearen alde azaldu du, “aliatu ezinbestekoak” direlako.

Hitz horiek berak erabili ditu PSE-EEk apirilaren 21aren ostean Euskadiren gobernagarritasunean izango duen egitekoa azaltzeko. “Ezinbestekoak izango gara, benetako ezkerra, ezker aurrerakoia garelako, ezker baliagarria, herrialde sena duena, barne tirabiretan galtzen ez dena, euskaldunen kezkak konpontzeaz arduratzen dena, denbora purtzilkeriatan galtzen ez duena. Ezker arduratsua gara, erabakien erdigunean dena, gobernuei egonkortasuna ematen diona, akordioa bilatzen duena, Euskadi bezalako herri plural eta askatasunez betetako honetan bizikidetza lortzeko borrokan dena.

Lehendakaria izaten naizenean Osakidetzaren egiturako plantilla 2.000 plaza berrirekin handitzeko konpromisoa hartzen dut. #AldatuGidoia pic.twitter.com/AKdnnUNF7V

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 25, 2024

Programako beste proposamen batzuk ere aipatu ditu Anduezak, esaterako, bankuek trantsizio energetikoari lotutako proiektuetan izango duten inplikazioa, zainketen unibertsalizazioa Gizakidetzaren bidez, edo 26 urte arteko gazteentzako garraio publikoa doan izatea. Eta bera Bizkaian, Denis Itxaso Gipuzkoan eta Aroa Jilete Araban buru diren hautagaitzen balioa zehazten aritu da bere hitzaldiaren zati handi batean.

Oraindik ere Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendari denak Administrazioaren maila ezberdinetan lanean aritzean bizi izan duen “harrotasuna, erantzukizuna eta pasioa” nabarmendu ditu, eta etorkizunean ere era berean arituko dela hitzeman du. “Sozialismoak helmen soziala du beti, Euskadiko bazter guztietara eraman nahi ditut politika sozialistak, politika aurrerakoak, sozialak, eraldatzaileak, eraginkorrak, errealistak”, adierazi du.

Aroa Jiletek ohartarazi du komeni dela hautesleak ohartu daitezen etorkizuna hobea izango dela PSE-EEren eskutik. “Sozialistek etorkizun aurrerakoi bat, feminista, eskubide gehiagokoa, duintasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka bermatzen dugu. Eta halaxe erakutsi dugu erakundeetan egin izan dugun kudeaketan”, adierazi du.

Arabar hautagaiarentzat, Eusko Jaurlaritzan ezarri zituzten helburuak betetzean datza sozialistei babesa ematearen bermea. “Esan genuen kalitateko enplegua bermatuko genuela, eta milioi bat kotizatzaile baino gehiago ditugu, etxebizitza-politika anbiziotsuak egingo genituela eta Espainian eraikitzen hasitako babes ofizialeko hiru etxebizitzetatik bat Euskadikoa da, mugikortasun jasangarria indartuko genuela, eta mugikortasuna demokratizatu izan dugu eta garraio publikorako laguntzak bultzatu izan ditugu”, zehaztu du.

Eta hitzak izan ditu, halaber, gogoratzeko pandemiak gehien eraginkako sektoreei emandako laguntza, “150 milioi baino gehiago emanez laguntzetan merkataritzari, ostalaritzari eta turismoari”, industria turistikoaren une historikoa, kolektibo zaurgarrienei emandako babesa, Kontsumitzaileen Estatutu berriaren onarpenarekin, edo DSBE berriarekin emakumeentzako, indarkeria matxistaren biktimentzako, gazteentzako eta pentsiodunentzako den babesa.

Gipuzkoako zerrendaburuak, Denis Itxasok, bere aldetik, esan du PSE-EEk ordezkatzen duela “bere promesak politika zehatzetan gauzatzen dituen ezkerra”, horixe baita sozialisten proposamenaren zeinu bereizgarria hauteskunde hauetara aurkezten diren besteen aldean. “Jo eta su aritzen gara egunero behar duenarekin, Etxebizitzaren Legea aplikatzeko, garraiorako hobariak lortzeko, Abiadura Handiko Trena iristea posible egiteko, komunitate energetikoak eta parke eolikoak jartzea bultzatzeko”

Eta EAJk fortuna handien gaineko fiskalitatea, elektrikei eta bankuei zergak ezartzea edo alokairuaren prezioak kontrolatzeko eremu tenkatuetako jarduerak “bere kabuz” onartuko zituela uste zuenik ba al den galdetu du.

Hautagai sozialista Gobernuaren Euskadiko ordezkaria denez, utzi egingo dio kargu horri Gipuzkoako hautagaia izateko, eta adierazi du PSE-EEren aukerak bermatzen duela boto “baliagarri eta eraginkorra hamarkadak guri lezioak ematen daramatzaten baina eskubideak lortzeko gobernuetan sekula busti ez diren ezker doktrinarioen eta atomoraino, botoa bezalako gauza horren sakratu bat erabilgaitz bihurtzeraino, zatitzeko gauza den ezker zatikatuaren” aurrean. Bateko eta besteko ezker horien aurrean, “inplikatzen den, erronkak bere gain hartzen dituen, negoziatzen duen, akordioak egiten dituen eta moldatzen dakien ezkerra” aldarrikatu du Denis Itxasok.