partekatu
Eneko Andueza: “Oso harro sentitzen naiz Enrique Casasen printzipioen eta balioen lekukotza eramateagatik”
Duela 40 urte erail zuten sozialistak oraindik ere hilketa hura gaitzetsi gabe jarraitzen duten “koldar” haien aurrean izan zuen duintasuna azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak Donostian egin dioten omenaldian
“Aitzakien bidez ezkutatzen jarraitzen dute. Kuraia falta besterik ez da, aitortzeko haien erailketa bakar batek ere ez zuela ezertarako balio izan. Lehen bezain koldarrak izaten jarraitzen dute euren iraganari begiratu eta hura guztia ez gaitzestearren”
Barbara Duhrkop: “Haren aurkariak ez ziren arerioak, bere diskurtsoan ez zen hitz zatarrik ageri, hitz egitearen aldekoa zen aurkaria nekarazi arte, horregatik jarri zioten ‘Tankea’ goitizena”
Ramon Jauregui: “Haien porrota da gure kontsolamendua. Demokraziak garaitu zuen ETA, Enriqueren eta beste hainbaten borrokak ekarri ziguten orain dugun bakea”
Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusiak Enrique Casasen eite politikoa goratu du gizarte hobeago eta bidezkoago bat eraikitzen izan zuen konpromisoagatik. Politiko sozialistaren idealak eta oraindik haren hilketa gaitzetsi gabe jarraitzen dutenenekin kontrajarri ditu Anduezak. “Lehen bezain koldarrak izaten jarraitzen dute. Beren aitzakietan ezkutatzen dira. Kuraia falta besterik ez da, aitortzeko beren erailketa bakar bat ere ez zuela ezertarako balio. Lehen bezain koldarrak izaten jarraitzen dute euren iraganari begiratu eta hura guztia ez gaitzestearren. Sekula ez dute egin zutenaz harro egoteko arrazoirik izango”, esan du.
Donostiako Kursaalean Enrique Casasen erailketaren 40. urteurreneko omenaldi-ekitaldian, Anduezak adierazi du harro sentitzen dela bakean izango zen Euskadi aske baten alde borrokatu zuten sozialista guzti haien indarraren eta konbikzioen lekukotza hartu izanaz. “Harro sentitzen naiz Enrique bezalako gazteen lekukotza eramateaz. Guadixko maila apartako euskaldun sozialista haren lekukotza, inork gutxik bezala defendatu zituena sozialisten printzipioak eta balioak”, adierazi du.
“Enrique, utzidazu esaten, izugarri harro sentitzen naiz zure printzipio eta balioen oinordeko izateaz. Badakit zu ere harro sentitzen zarela gutaz, euskal sozialistez, zuregatik askatasuna lortu genuenotaz, eta gaurko egunez guztiona den bakea lortzearren bizitza eman zuten guztiez”, esan du.
Buruzagi sozialistarentzat, “bakearen gizona” zen euskal senatari eta legebiltzarkide izandakoa, eta “ezberdinarekiko errespetua ulertzen ez duen fanatismoak” hil zuen. Eta ETA ziklo politiko bat besterik ez zela izan diotenak kritikatu ditu. “Euskal gizartea behartu zuen talde terrorista bat izan zen, hil, estortsionatu, torturatu eta bahitu egiten zuena. Demokraziaren kontra egiten duen terrorismo hori izan zen, euskal independentismoak erabili zuen totalitarismo hori”, adierazi du.
?Orain dela 40 urte Enrique Casas hil zuten. Adiskidearen eta euskal sozialismoaren borroka gogoratu dugu gaur.
Ez ditugu onartzen haren erailketa txalotu zuten eta lau hamarkada geroago hura gaitzetsi gabe jarraitzen dutenen aitzakiak. #AldatuGidoia pic.twitter.com/5zyShXxJQh
— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 24, 2024
Eneko Anduezak, gainera, galdera bat luzatu die ETAren indarkeria harekin zerikusirik ez duen belaunaldi bati dagokiola esaten dutenei. “Non zeuden, bada, ez bazauden gure ondoan eta hiltzen zutenak babesten ere ez bazeuden? Isiltasun epelean zeuden, gure ondoan egoteko ez ausardiarik, ez duintasunik, izan ez zuen gizarte zati baten koldarkerian, alegia”, esan du.
“Ez ditut gogoratzen bakea, askatasuna eta printzipio demokratikoak geure bizitzarekin, gure gaztaroa hipotekatuz, bizkarzainek lagundurik ibiliz eta gu bizirik baino hilda izatea nahiago zuten gu bezalako gazteen jazarpena pairatuz, defendatzen genituen gazteen artean”, azpimarratu du.
Omenaldi-ekitaldia Ramon Jaureguik zuzendu du eta, besteak beste, Barbara Duhrkop haren alargunak, Jose Antonio Maturanak, Ana Mirandak, Jose Morcillok, Odon Elorzak, Jesus Eguigurenek, Manuel Huertasek eta Pedro Ontosok hartu dute hitza. Eta Antxon Asok, Juan Manuel Eguiagaray, Eduardo Madinak eta Consuelo Ordoñezek bidalitako oharrak ere irakurri dira.
Barbara Duhrkop seme-alabez eta bilobez lagundurik egon da eta txalo zaparrada beroa jaso du aretoa betetzen zuen jendearen aldetik hitz egiten hasi aurretik, eta Enrique Casasek bete ezin izan zuen aita eta aitona betekizuna aipatu du, bere seme-alabak oso txikiak zirelako erail zutenean. Enriqueren aldartearentzat ere hitz batzuk izan ditu.
“Haren aurkariak ez ziren arerioak, bere diskurtsoan ez zen hitz zatarrik ageri, hitz egitearen aldekoa zen aurkaria nekarazi arte, horregatik jarri zioten ‘Tankea’ goitizena. Eta halaxe zen politikan, halaxe zen etxean ere”, gogoratu du.
Ramon Jaureguik, bere aldetik, askatasunaren aldeko eta terrorismoaren kontrako borrokan sozialismoaren historia lotzen duen “kordoia” aldarrikatu du. “Haien porrota da gure kontsolamendua. Demokraziak garaitu zuen ETA, Enriqueren eta beste hainbaten borrokak ekarri ziguten orain dugun bakea”, esan du ekitaldiaren aurkezpenean. Sozialistek urterik beltzenetan bizi izan zuten bakardadea ekarri du gogora Jaureguik. “Bakar-bakarrik geunden”, gogoratu du Alderdi Sozialistaren helburua inolaz ere aldekoa ez zen giro batean indarkeriaren kontrako fronte demokratiko bat eraikitzea zela oroituz, erailketak gertatzen zirenean “zerbait egingo zuen” bezalako adierazpen ez-duinak izaten zirenean edo buruzagi nazionalistak “beste batzuk zuhaitza mugitu, eta guk intxaurrak hartu” dioen teoriari atxikitzen zirenean.