Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Kezka eragiten digute Hezkuntzaren azterlanaren arabera gure ikasleek dituzten emaitzek eta desberdintasun gero eta handiagoko agertokiak”

PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du diagnostiko-ebaluazioaren azterlanak adierazten dituen gabeziak erreformarekin zuzendu behar direla

1. argazkia
Eneko Andueza atiende a los medios de comunicación | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, aste honetan ezagutzera eman den 2019ko diagnostiko-ebaluazioaren azterlanak adierazten dituen datuez ohartarazi du. Izan ere, euskal ikasleen emaitzen kaskartzeaz gain, desberdintasun gero eta handiagoko agertoki bat iragartzen du.

“Eusko Jaurlaritzak egindako azterlanaren berri izan dugu eta datuak kezkagarriak dira, ikasleen errendimendua ez delako euskal Hezkuntzatik espero dena, itxaropen asko eta konfiantza handia jarri izan dugunean horretan. Guretzat oso adierazgarriak diren bi gauzei erreparatu diegu. Aurrenekoa, emaitzak ez direla nahi bezalakoak. Eta, bigarrena, gero eta desberdintasun handiagoko agertoki batean finkaturik gaudela. Eta hori da sozialistak kezkatzen gaituen beste kontu bat”, azaldu du komunikabideen aurrean egindako agerraldi laburrean.

Gure hezkuntzaren diagnostiko-ebaluazioaren datuak kezkagarriak dira eta berretsi egiten dute Euskal Sozialisten jarrera #hezkuntzalegea-ren erreformari heldu beharrari buruz, ikasleen errendimendua zuzendu eta hobetu eta desberdintasuna moztu dezan. #Cumplimos pic.twitter.com/lUci9JI7gk

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 2, 2022

Eneko Anduezak gogoratu du PSE-EE “gogor” ari dela egun hauetan EAJrekin negoziatzen hezkuntzaren erreforma horretarako oinarriak, eta emaitzak okertzearen arazoaren diagnostikoan eta konponbidean asmatzeak duen garrantzia azpimarratu du.

“Datu horiek arrazoia ematen digute, baina ez gara haizatzen hasiko; gure ustez, Hezkuntza Legearen inguruan eztabaida-prozesu bati heltzera behartzen gaituzte, etorkizun hurbil batean egoeraren pare egongo den legeria bat izatea ahalbidetu dezan, gure ikasleen errendimenduaren eta emaitzen datuak nabarmen hobetu ditzan eta une honetan nahiko bistakoa den desberdintasun hori moztu dezan”, esan du.

Batzorde txostengilearen lanak burutu ondoren Hezkuntzaren Batzordeko presidenteak aurkeztutako testuari Legebiltzarrean zuzenketak erregistratzeko akordioa oraindik ez dago itxita, baina buruzagi sozialistak espero du aurreikusitako epearen barruan lortu ahal izatea, hots, martxoaren 4ko ostirala baino lehen.

“Oraingoz ezin dugu esan akordiorik dagoenik oinarriei buruz, Legebiltzarrean ordezkaritza duten ahalik alderdi gehien horren inguruan batzeko eta lege lehiakor bat egiteko ere baliatu behar dugu. Benetan garrantzia duten gauzetara zuzendu behar gara, hots, emaitza onak izaten, errendimendu ona lortzen, desberdintasuna ezabatzen, eskola publikoa jarriz erdigunean, eskola publikoaren eta itundutakoaren arteko gerrak saihesteko, horietan guztietan hizkuntzaren kontua ez dadin izan ardatz bakarra eta gure herriaren etorkizunerako ere funtsezkoak diren ikasgaietara zuzen dezagun arreta, hala nola matematiketara, zientzietara edo beste hizkuntzetara, herri honen hobekuntzan eta modernizazioan laguntzeko gotorleku izango den hezkuntza-sistema bat eraikitzen jakin dezagun”, adierazi du.