Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista ala PP-VOX, ez da besterik erabakitzen; Europa berdea, ala beltzezko gizonen Europa”

Idoia Mendia: “PPko jende horrek ez dauka ez programarik, ez printzipiorik. Eurek berek plebiszitu bihurtu dituzten hauteskunde batzuk galtzeko ikarak eraginda, gezurrez, irainez eta lohiaz betetako kanpaina bat prestatu dute, zakartasunagatik lotsa emateko modukoa.”

Cristina Gonzalez: “Hautsontzietan oinak geratu beharra dago antieuropeista sozial horiei, Europako funtsak dinamitatu eta aukera hobeak bilatzen dituenari atea itxi nahi dietenei”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, la candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas,Idoia Mendia, y Adrián Fernández | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, datorren igandeko boto guztiak Alderdi Sozialistaren inguruan bildu daitezela eskatu du PPren eta Voxen arteko koalizioari galga jartzeko. Eta deitoraturik azaldu da alderdi nazionalistek europar funtsak kritikatzen dituztelako, EAJk egiten duen bezala, edo euren burua bakezaletzat dutelako, EH Bilduk egin nahi duen moduan, abertzaleek terrorismoari babesa emateko iragana gorabehera.

“Ez da besterik erabakitzen. Alderdi Sozialista, ala PP eta Vox.  Aurrera egitea, ala atzera joatea. Europa berdea, ala beltzezko gizonen Europa. Berdintasunaren Europa, ala indarkeria matxista dagoenik ukatzen duen Europa. Modernitatearen ala negazionismoaren Europa. XXI. mendeko Europa, eskubide eta askatasunena, ala murrizketa eta eskuin muturrarena”, laburtu du euskal buruzagi sozialistak.

Anduezak ekitaldi politiko bat partekatu du Gasteizen Idoia Mendia Europako Parlamenturako hautagaiarekin eta Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiarekin. Matxete plazan EAJko presidenteari galdetu dio ea benetan sinesten al duen haren alderdia izan dela funtsezkoa azken hauteskunde orokorretan PPri eta Voxi Moncloarako bidea ixteko.

“Benetan, Andoni? Ez, Euskadin eskuina eta eskuin muturra geratu dutenak ez dira izan EAJren 275.000 botoak… Euskadiko Alderdi Sozialistaren 290.000 boto ingururi gertatu da hori, guk irabazi genituen azken hauteskunde orokorrak. Ez dira izan EAJren bost diputatuak, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistaren 121 diputatuak izan dira”, gogoratu du. Eta esan du EAJk Bruselara omen eraman dezakeela dioen “euskal agenda” delakoa “EAJ denbora oro kritikatzen ari den 3.000 milioiak” direla, “Euskadin enpleguak gora egiten jarraitzea posible egiten dutenak, atzo jakin izan genuen bezala, eta ezetza eman zioten Lan Erreforma”.

Oso garbi dago zer erabakitzen den datorren #E9-an: Alderdi Sozialista ala PPren eta Voxen arteko aliantza; Europa berdea ala beltzezko gizonen Europa. Askatasunak eta eskubideak ala murrizketak eta eskuin muturra. #EuropaGehiago #VotaConLaZurda #BozkatuPSOE pic.twitter.com/vgJaVF4L59

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 5, 2024

“Eta Lan Erreformari ezezko botoa eman ziotenak ditugu gero, EH Bildu, Europatik zuzen-zuzenean kanpo nahi gaituenak. Independentismoarekin egoskortuta jarraitzen dute. Ez dute beste ezer eskaintzeko. Eta, orain, gainera, antimilitarismoaren bandera astintzen dabiltza. Horiek? Eta bere hautagaia, Pernando Barrena, ezker abertzalearen iraganeko garaien deja vu bat dena, goitik beheraino. Baina, nor engainatu nahi dute?”, galdetu du.

Mendia: Bermea atzeratuzaleen aurrean

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, klimaren erronkari eskaini dio bere jardunaren zatirik handiena, Ingurumenaren Munduko Egunaren harira. Nolanahi ere, PPk Begoña Gomezen zitazio judizialaren aitzakiatan martxan jarri duen “gezurren, irainen eta lohiaren kanpaina” aipatuz eman nahi izan dio hasiera.

“Ekitaldi hau ezin dut hasi bere lehengusuak, egun batzuetan bero eta beste batzuetan hotz egiten duelako horregatik ez zela ezer gertatzen esan omen ziolako, klimaren aldaketarik ez omen dagoela dioten horiez hitz egin gabe. PPko jende horrek ez dauka ez programarik, ez printzipiorik, ez lotsarik. Eurek berek plebiszitu bihurtu dituzten hauteskunde batzuk galtzeko ikarak eraginda, gezurrez, irainez eta lohiaz betetako kanpaina bat prestatu dute, zakartasunagatik lotsa emateko modukoa. Beraz, lagunok, botoa eman ahal duenak, eman dezala botoa igande honetan, bozkatu dezala gezurrarekin eta eskuinaren aliantzarekin amaitzeko. Eman dezagun lezio bat euskaldunok botoa nola ematen dugun, uztailaren 23an hauteskundeak irabaziz eman genuen bezala”, adierazi du.

Eta atsekabea adierazi du instrukzio-epailea kanpainan sartu delako, erabaki bat hartuz lekukoei entzun gabe eta inolako deliturik ez zegoela zioen Guardia Zibilaren txostena eskuan zuen arren. Dena dela, esan du herritarrek eskubidea dutela etorkizunerako horren kontu sentibera eta erabakigarriak diren –klimaren aldaketa eta trantsizio energetikoa, kasu– arloetan alderdiek dituzten proposamenak eta programak ezagutzeko. 

“Bada trantsizio ekologikoaren kontu guzti hau ez dela ideologia kontu bat, teknologia kontu bat dela dioenik. Eta agenda berdearen aurrerapena landarekin edo industriarekin kontrajartzen duenik. Sozialistek ezetz diogu. Hemen jokoan dagoena egun bakar bat gehiago ez galtzea eta osasuna bermatzea dela, klimaren aldaketak hil egiten duelako, jokoan dagoena gure enpresen bideragarritasuna bermatzea dela, eta enplegu berde on batzuk sortzea; eta ez uztea ahal dutenak bakarrik libratzea klimaren aldaketaren ondorioetatik, beste arrakala bat sortuz”, adierazi du.

Gasteizen 2012an egin zen Green Capital-en Adierazpena eta hori gauzatzeko sozialistek egin zuten lana ekarri du gogora Mendiak, eta Europar Batasunaren Agenda Berdea atzeratzea aurpegiratu dio eskuinari, eskuin muturraren presioagatik. “Bruselan den gure taldeak etenik gabe jarraitu du lanean. Neutraltasun klimatikorantz urratsak emateko bultzatzen jarraitu dugu. Lurzoruaren Osasunari buruzko Legea atera dugu aurrera basamortutzearen kontra borrokatzeko eta gure itsasoak babesteko, ur horiek babestu eta lehengoratuz. Hori guztiori, jakina, PPren oposizioarekin, pentsa dezakezuen bezala. Gure Gobernuak hori bultzatzen jardun du Teresa Ribera buruan zela, eta PP bere programari atxiki zaio burutik burura: Pedro Sanchezen Gobernuaren zerbait baldin bada, kontra”, esan du.

Sozialistek Euskadin ere izan duten ibilbideak bermea ematen duela esan du hautagaiak, Garoñako ixtearen alde edo fracking-aren kontra egin zuen moduan.

“Hori da eskaintzen dudan berme erantsia. Iraganean ere Euskadi berdea defendatu izana, ñabardurarik, negazionismorik, atzeratuzalerik gabe agenda berde baten aldeko euskal ahotsa Bruselara eramango duena izatea. Horixe dugu, izan ere, jokoan ekainaren 9an. Negazionismoa ala Itun Berdearekin konpromisoa. Iraganera itzultzea ala bidezko trantsiziorantz abiatzea”, adierazi du.

Europa Sozialarentzako baliabide publikoak

Arabako PSE-EE idazkari nagusiak, Cristina Gonzalezek, bere aldetik, VOXi eta Alderdi Popularrari “oinak geratzeko” datorren igandean hautsontzietara joateko dei egin die herritarrei: “Hautsontzietan oinak geratu beharra dago antieuropeista sozial horiei, Europako funtsak dinamitatu nahi dituztenei, defizita sortzen omen dutelakoan, eta aukera hobeak bilatzen dituenari atea itxi nahi dietenei, onean eta txarrean gatazka belikoak hauspotzen dituztenei”.

Gonzalezek ekainaren 9an botoa Alderdi Sozialistari emateko eskatu die herritarrei, galga jartzeko “osasungintzak edo hezkuntzak baliabide publiko gutxiago izatea nahi dutenei, pribatuak arduratu daitezen horretaz, klimaren aldaketari garrantzia kentzen dietenei, pentsioen balioa eta soldatak igotzea gogoko ez dutenei, fiskalitate proportzionalagoa izatea edo aberastasunaren banaketa bidezkoagoa nahi ez dutenei”.

“Hemendik lau egunera erabakitzen dugu gehiengo sozialak, langileek, autonomoek, ekintzaileek, emakumeek, gazteek Europa sozialean, eskubideen, elkartasunaren eta askatasunen Europan aurrera egiten dugun ala horretan guztian atzera egiten dugun alderdi kontserbadoreek, eskuin muturrak eta VOXen eta PPren koalizioak ordezkatzen dituen fortuna-pilatzaileek nahi duten bezala”.