partekatu
Eneko Anduezak ETAk euren gaztaroa lapurtu zien gazte sozialisten belaunaldi baten zentzu etikoa aldarrikatu du
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ETAk euren gaztaroa lapurtu zien gazte sozialisten belaunaldi baten zentzu etikoa aldarrikatu du. Euren gaztaroa “hipotekatu” zuten gizon eta emakumeak dira orain, PSE-EEren ideiak aldezteagatik alderdikide eta lagunak nola erortzen ziren eta atentatuak nola jasaten ikusten zuten bitartean, Edu Madinak, orduko Euskadi Ezkerraren Gazteak-en Erakunde Politikako idazkari zenak, 26 urterekin bizi izan zuena bezala.
Anduezak adierazpen horiek egin ditu Jóvenes sin juventud [Gaztarorik gabeko gazteak] izenburuko bere azken liburuaren aurkezpen-ekitaldian. Ekitaldia Donostiako Costa Vasca hotelean burutu da eta bertan izan dira Santos Cerdán PSOEren Antolakuntzako idazkaria, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia –berea da liburuaren hitzaurrea, eta bideo baten bitartez hartu du parte– eta Eider Gardiazabal Ramón Rubial Fundazioaren presidentea. Fundazio horrek antolatu izan du ekitaldia. Gonbidatuen artean zeuden, halaber, Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusia eta Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusia, eta Eusko Jaurlaritzako bi sailburu sozialistak, hots, Javier Hurtado Turismoko sailburua eta Iñaki Arriola Etxebizitza eta Garraioko sailburua.
Anduezak terrorismoaren historiaren zati bat erakusten du Euskadiko Ezkerreko Gazteriak osatuz ‘terrorismoaren itzalpean’ bizi izan zen belaunaldi horretako ahotsaren bidez. Izena eta aurpegia jartzen die hogeitaka urteko gazte horiei, eurek dira liburu horretako 208 orrietako protagonistak, zeinetan bere oroitzapen eta bizipenak partekatzen baititu. “Gure bizitzaren zati da” dio berak, adiskide eta senideentzat ere ezezagunak ziren pasarteak kontatuz, politikan nabarmendu zirenez zer nolako babesgabetasuna bizi izan zuten kontatzen duelarik, gizartearen ‘zati handi’ baten arbuioari aurre eginez. Liburua duela gutxiko memoria bat berreskuratzeko ariketa bat ere bada, ahanzturara ez botatzeko konpromiso irmoarekin, alabaina bake eta justiziazko etorkizunean jarriz begirada.
Buruzagi sozialistak azaldu du liburu hau gizarteak, bere iritziz, PSE-EEko gazteen belaunaldi batekin duen “zorra” kitatzera datorrela, “baldintza jasanezinetan balio sozialisten alde eginez askatasunarengatik borrokatzen jakin zutenekin”. Aitortu du ariketa “gogorra” izan zaiola liburu hori idaztea, urte haietan “irribarrea galdu ez” bazuten ere oroitzapen “mingotsak” daudelako. Halere, garrantzitsua zen hori idaztea, bere historiaren eta bere kontakizunaren zati bat aldarrikatzeko nahiak bultzatuta. Kontakizun hori, izan ere, memoria "kolektiboaren" zati bat da. Baina guztiaren gainetik nahi duena da obra hori PSE-EEko Euskadiko Ezkerreko Gazteak-en belaunaldi horretako seme-alabentzako “ondare” izatea. “Liburu honek balio behar die jakiteko zein izan zen euren gurasoen PSE-EE alderdia eta euren konpromisoa erakusteko”, baina, batez ere, ezagut dezaten bere herrialdeari Zuzenbideko Estatua eta askatasuna defendatzeagatik egin zioten “zerbitzu-egintza”.
Gainera, ETAren amaieratik hamar urte beteko diren honetan, funtsezkoa da gogoratzea 2011ko urriaren 20 horren aurretik egon zirela indarkeria terroristarekin hazi izan ziren belaunaldiak, eta, horregatik, sinetsirik dago gizarte honek “gaztetasun bat sor digula, baina ez dugu kobratuko, sozialistak eskuzabalak garelako". Hala ere, gogoratu badirela terrorismoa pairatu izan zuten “beste” gazte batzuk, euren gurasoak erail zizkietelako edo jazarpena bizi izan zutelako, baina ez dutena aitortza publikorik jaso, Euskadin isilik egon zen jende “asko” egon delako. Eta ezin ahaztu Euskadiko Ezkerraren Gazteak-en afiliatu horiek, berunezko urteetan bizitakoak “arrastoak utzi” dizkietenak baina baita “hamaika irakaspen” ere, euren etorkizuna urratzeko norabidea argitzen dietenak, bakearen aldeko borrokan, kasurako, eta Euskadin bizikidetza “sendoa” eraikitzeko tematurik direnak: “guztientzako, guztiena eta, aldi berean, inorena izango den herrialde bat”.
JOSÉ LUIS RODRÍGUEZ ZAPATERO, Espainiako Gobernuko presidente ohia
Ekitaldian eman den bideo batean, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak adierazi du liburua irakurriz harro sentitu dela berriz ere Euskadiko gazte sozialistekin, herritar gisa, demokrata gisa eta alderdikide gisa. Adierazi du indarkeria dela gizarte bati gerta dakiokeen okerrena, eta ideia politiko bakar bat ere ezin dela defendatu edo aldarrikatu terrorismoarekin. “Politikan terrorismoak ez du lekurik”, ondorioztatu du.
SANTOS CERDÁN, PSOEko Antolakuntzako idazkaria
PSOEko Antolakuntzako idazkari denak, Santos Cerdanek, bere aldetik, esan du sinetsita dagoela liburu horren irakurketak ez duela “inor axolagabe" utziko, gazte sozialisten belaunaldi baten bizipenak jasotzen dituelako “lepoa jokatzen” zuten garai batean, "sozialista zirela” aitortza hutsagatik, eta zeinari “sozialistek, eta sozialista izateagatik, lortu izan zuten horri amaiera jartzea”.
Neure egiten dut @santicl-ren uste sendoa, esaten duenean Euskadin sozialistek askatasuna arriskatuz lortu genuen moduan orain gizartea ari dela balioa ematen @PSOE-k Espainia osorako bizikidetza hauspotuz ekonomiaren eta enpleguaren susperraldiaren alde egindako proposamena..#JóvenesSinJuventud pic.twitter.com/Spe9ik7FA0
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 15, 2021
Eta azaldu du Gazteak-en belaunaldi hori dela orain euskal eta nafar sozialismoan gertatzen ari den belaunaldi aldaketaren protagonista. Eneko Andueza, Mikel Torres, Mikel Durán, Arritxu Marañón, Jesus Zaballos, Cristina Laborda, Juanma Serna, Estefanía Morcillo, Lore Suárez Euskadiko Gazteak-en kide izan ziren eta, Nafarroako Gazteak alderdiko María Chivite, Ramón Alzorriz eta Javier Remírez bezalakoekin batera, “militantzia politikoari emanik euren gaztetasunaren zati bat galdu” ondoren egun “erantzukizunik handienen" buruan dira.
Gazte horiek konpromiso politiko “goiztiarra” partekatu zuten, hots, "askatasunaren aldeko borroka", eta "urrats bat aurrera" egin zuten. Euren ahaleginak, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Patxi López lehendakariak erakutsitako ausardiarekin batera, lortu zuen herrialde honetako konkistarik handiena: “terrorismoa garaitzea”. “Harrotasunez esan behar dugu gaur egun Euskadin eta Espainian askatasunik baldin bada sozialistek arriskatu egin zutelako izan dela”, Pedro Sánchez presidenteak Kataluniako bizikidetzarengatik arriskatzen ari den bezala.
Azkenik, adierazi du PSOEren ekintza politikoaren frontispizioan dagoela herritarren alde lan egitea, eta horretarako "ausartak eta kontsekuenteak" garela. Gaur egun Pedro Sánchez Gobernuko presidentea “herrialdearen mesedetan” arriskatzen ari den bezala “Katalunia barruan eta Katalunia eta Espainiaren artean bizikidetza lortzearren”. “Zer esango dutenari beldurrik gabe, eskuin gainaritzaile, zakar eta norabiderik gabeko horren beldurrik gabe, gaur Kataluniaren bandera astintzen dabilena, behinola ETArenarekin egin zuen bezala”, esanez amaitu du.