Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Garai berri bat hasten da, erronka garrantzitsu batzuei aurre egin beharrean gara, eta herritarrek posizio indartsu batean jarri dute Alderdi Sozialista”

•Ezberdinen artean “Euskadi moderno bat, berdinagoak egingo gaituena eta beharrean dena babestuko duena” eraikitzeko helburua azpimarratu du PSE-EEren idazkari nagusiak lehendakariaren inbestidura-saioan.

• Imanol Pradalesi ohartarazi dio exijentea izango dela Gobernu Akordioa betetzearekin, eta “herri mailako anbizioa eta ikuspegi zabala” izan dezala eskatu dio

1. argazkia
Eneko Andueza, durante su intervención en el pleno de investidura del lehendakari. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, EAJrekin lortu duen Gobernu Akordioaren garrantzia azpimarratu du, esanez garai berri bat zabaltzen duela Euskadirentzat. Inbestidura saioan hitza hartu duenean, Anduezak azpimarratu du bost ardatzetan euskarritzen dela bi alderdiek legegintzaldi berrirako ezarri duten bide-orria, hots: egonkortasuna, zeharkakotasuna, zentralitatea, eskuzabaltasuna eta aurrerabidea. Eta Alderdi Sozialistaren funtsezko egitekoa azpimarratu du.

“Garai berri bat hasten da, erronka garrantzitsu batzuei aurre egin beharrean gara, eta Euskadiko herritarrek posizio indartsu batean jarri nahi izan dute Alderdi Sozialista. Lortutako 150.000 botoen indarrari esker, hurrengo Eusko Jaurlaritzak aurrerabideko eta ongizateko programa bat izango du, eta gehiengo absolutu batekin, gainera, PSE-EEren hamabi eserlekurengatik. Eta lehendakari bat aukeratuko dugu gaur garai berri horretarako, Gobernu Akordio handi batean oinarrituta”, azaldu du.

PSE-EEren eta EAJren 39 eserlekuk gehiengo osoa izango duen Gobernu bat bermatzen dutela azpimarratu du Anduezak, eta ezberdinen arteko akordio batean oinarritzen dela, euskal herritarrei benetan axola zaienera zuzendua dela, eta lankidetzarako zabalik dagoela, bi alderdiek onartu duten lidergoari uko egin gabe, zeinak aurrerabidean eta aukera-berdintasunean urratsak ematea bultzatzen baitu.

 

?️ Garai berri bat zabaltzen da gaur #Euskadi-n, erronka garrantzitsu batzuei aurre egin beharrean gara, eta herritarrek posizio indartsu batean jarri dute Alderdi Sozialista.#EtorkizunekoEuskadi pic.twitter.com/10XlkBo3W7

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 20, 2024

“Programa aurrera egiteko pentsatuta dago, ez dago pentsatuta garai ilunetara itzultzeko. Ezberdinen arteko Euskadi bat eraikitzeko egin da, berdinagoak egingo gaituen bat, beharrean dena babestuko duena, Euskadi moderno bat, harro sentitzeko modukoa. Gure seme-alabek merezi duten etorkizuna konkistatzeko. Akordio hori ez da legegintzaldi honetarako hitzarmen huts bat, datorren urteetan Euskadin elkarrekin egin nahi dugun bidearen diseinua da”, zehaztu du.

Buruzagi sozialistak azaldu duenez, akordioak 5 ardatz, 32 jarduketa-esparru, 154 konpromiso eta 847 ekimen biltzen ditu, “zehaztasunera zuzentzen delarik”, eta “sozialistek kanpainan mahai gainean jarri genuenaren adierazpen zehatza” da. “Gure programan jasotzen ziren proposamen nagusi guztiak biltzen ditu”, esan du. Eta hainbat kontu zehaztu ditu: osasun arloan, Osakidetzan 2.000 plaza betetzea, kronikoen estrategia inplementatzea edo lehen mailako osasun-arreta indartzea; etxebizitza arloan, berriz, alokairu sozialerako 7.000 etxebizitza eraikitzea edo gazteentzako erreserba-kupoa %50eraino igotzea; eta, garraio publikoan, 26 urtetik beherakoentzako eta langabetuentzako doakotasuna bermatzeko helburua.

Zainketen eredu berria ere aipatu du Anduezak, sozialisten programaren proiektu nabarmenenetako bat izan zena, eta hori ere akordioan jaso da, beste hainbat proposamen bezala, esaterako Ertzaintza modernizatzeko plana, soldata-arrakalaren kontrako talka-plana, edo enpleguan, hezkuntzan, klimaren aldaketaren kontrako borrokan, industria-estrategian edo berdintasunaren aldeko borrokan direnak.

Pello Otxandiano EH Bilduko hautagaiari “oposizioko liderra izateko hautagai” gisa aurkeztu izana aurpegiratu dio Anduezak. “Bestelako zerbait zaretenaren itxura eginez etorri nahi izan duzue, berezko zerbait bezala aurkeztu zarete, baina betikoa zarete, pastelkaran bada ere. Nahi duzuenaz jantziko zarete literaturarekin, baina betikoa nabarmentzen da azkenean: subiranismoaren bidean eta eraikuntza nazionalean aurrera egitea. Alderdi Sozialistak EH Bildurekin zer partekatu dezaken galdetu du ondoren, alderdi abertzaleak uko egin dionean lan-erreformari, hezkuntzaren erreforma euskalduntzera murriztu nahi izan duenean, Osakidetzan euskarari itxaro-zerrendei edo onkologiari baino garrantzi handiago ematen dionean, Abiadura Handiko Trenaren kontra denean edo Ertzaintza “herriaren areriotzat” duenean.  

PSE-EEko idazkari nagusia Imanol Pradalesi ere zuzendu zaio, “aurreko gobernuaren akatsak zuzentzeko aukera eta elkarrekin orain arte egindako bidean lortutakoan oinarritzeko” izango duela gogoratzeko. Eta esan dio bai bera, bai Alderdi Sozialista, exijenteak izango direla akordioa betetzearekin.

“Garai berri bat hastear da, halaber, gobernatzeko eran. Lidergo berri bat. Horren buruan belaunaldi berri bat dela, beste estilo batekin, biharko Euskadik behar duenarekin bat. Herrialdeak aurrean dituen erronka eta desafio berriei erantzun berriak eskainiko dizkion belaunaldi berri bat. Badakizu PSE-EEren leialtasuna izango duzula. Halaxe erakutsi izan dugu beti. Baina exijenteak izango gara zurekin eta Gobernu osoarekin. Autoexijentzia horrek hobeagoak egingo gaitu, seguruenera”, esan du, eta “herri mailako anbizioa, ikuspegi zabala eta akordioetara heltzeko eskuzabaltasuna” eskatu dizkio.