Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Argi ditugu legegintzaldi honetarako lehentasunak: osasuna, hezkuntza, segurtasuna, enplegua eta etxebizitza, eta zainketen eredua”

• Gobernurako akordioak “gure programaren funtsezko ardatzak” jasotzen dituela azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, “garai berri bati heltzeko eta gizarte hobeago baterantz urratsak emateko ekimen aurrerakoiekin”

1. argazkia
Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca. Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, hurrengo Eusko Jaurlaritzak “sakontasun handiko erronkei” heldu beharko die sozialistentzat “lehentasunezkoak” diren esparruetan. “Lehen-lehenik, osasungintza publikoa indartu behar dugu, Osakidetzari historikoki izan dituen kalitateko parametroak itzuliz. Hezkuntzan, gure ikasleen emaitzek hobetzeko tarte nabarmena dute, eta Segurtasunaren planoan, berriz, ezinbestean konpondu beharra dago Ertzaintzan den gatazka. Lehentasunezkoak dira Enplegua eta Etxebizitza ere, hor badago eraginkorrak direla erakutsi duten politikak garatzen jarraitzeko bide bat, etorkizuneko zainketa eredua eraikitzea eta industria-politika indartzea, kasu”, zehaztu du Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean.

Oso pozik nago EAJrekin izan egin dugun negoziazioaz, aztarna sozialista nabari da #Euskadi-rentzako koalizio-gobernuaren akordioan.

@ondavasca pic.twitter.com/tmK1NTzV2W

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 17, 2024

Eneko Andueza oso pozik azaldu da EAJrekin izandako negoziazioen emaitzarekin, PSE-EEk bere programaren “funtsezko ardatzak” sartu izan direlako akordio horretan. “Argitara ateratzen denean ikusiko da gure aztarna eta Euskadirentzat garai berri bat zabaltzeko ekimen aurrerakoiak txertatzeko dugun gaitasuna, modernitate-elementuak eta aurrerapen sozialak direla gizarte hobeago bat eraikitzeko”, azaldu du.

Gobernu-akordioari buruz militanteei egindako kontsulta aipatu du buruzagi sozialistak, eta esan du “barne demokraziaren ariketa handi bat” dela. Oinarrien iritziari “garrantzi handia” ematen diola adierazi du, eta sinetsirik dagoela horiek testua onetsiko dutenaz. “Ez dut zalantza izpirik, oinarriek akordio hori sinatzea onetsiko dute, alde handiz, gainera. Besteak beste, irakurtzeko aukera izan duten aurreakordioan bertan ikusi ahal izan dutelako zenbaterainoko nabarmena den sozialisten aztarna”, azpimarratu du.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren parte ez izateko hartua duen erabakia berretsi du, alderdian barrutik lanean jarduteko eta “gure proiektu politikoa indartzen jarraitu” ahal izateko, eta PSE-EEren hurrengo sailburuak “pertsona oso ezagunak” izango direla esan du, “kudeaketan ibilbide ezin hobea dutenak” izango direlako eta “sozialisten balioak, ideiak eta proiektua ezin hobeki” ordezkatuko dutelako.