partekatu
Eneko Andueza: “Herrialde hau lideratzeko proiektu bat dugu eta baita bide-orri garbi bat ere herritarrek eskatzen dutenari erantzuteko”
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Pedro Sanchezen inbestidurarako alderdi guztiekin egingo diren akordioak lege barruan egongo direla eta azaldu ahalko direla
“Kongresuan euskaraz hitz egin ahal izatea gizarte osoaren lorpena da, ez dut ulertzen nola esan daitekeen tontoarena egitea dela, PPk dioen bezala”, adierazi du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Alderdi Sozialistak euskal herritar guztien benetako eskakizunei erantzuna emateko herrialde-proiektu bat eskaintzeko duen lidergoa goretsi du. Anduezaren esanetan, bere alderdiak ez dio uko egingo herrialdea lideratzeari, ezta bere proposamenak herritarrei azaltzeari ere, beste alderdi batzuen deserosotasunak gorabehera. “Sozialistek herrialde-proiektu bat eta bide-orri garbi bat dugu, Politika Orokorraren osoko bilkuran azaldu genuen bezala. Batzuk ez daude oso ohituta kritiketara eta egun garrantzitsuetan beste batzuk izatea urratsak zedarritzen dituztenak. Ez diogu uko egingo herrialde hau gidatzeari, herritarrek ikus dezatela zer eskaintzen dugun”, izan dira bere hitzak.
Euskadi Irratiko Boulevard saiorako egindako elkarrizketa batean, Anduezak esan du Politika Orokorreko azken osoko bilkurak agerian utzi duela Euskadin hiru proiektu daudela. Alde batetik, proiektu sozialista, Euskadik dituen arazoak konpontzeari eta euskal herritarrei erantzuna ematera zuzendua. Bestetik, lehendakariaren plana, “defizitak” dituelarik, eta, azkenik, EH Bildurena, zeinarentzat “guztia subiranotasun gehiagorekin eta independentziarekin” konpontzen baita.
Eneko Anduezarentzat, normaltasunaren barruan daude alderdien arteko desadostasunak, PSE-EEren eta EAJren artean gobernu ezberdinetan ematen diren bezala. “Logikoena da desadostasunak egotea eta horiek jendaurrean azaltzea. Isilik geratu, hori bai ez dudala egingo, uste dudalako Alderdi Sozialistak bere ahotsa duela eta beharrezkoa denean altxatzen dugula”, adierazi du.
Politika Orokorreko osoko bilkurak balio izan du Euskadin hiru proiektu daudela egiaztatzeko: lehendakariarena, bere defizitekin; EH Bildurena, dena independentziarekin konpondu nahi duena; eta Alderdi Sozialistarena, herritarrek eskatzen digutenari erantzun nahi diona. pic.twitter.com/2wNT2mHQpA
— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 19, 2023
Pedro Sanchezen balizko inbestidura bati buruz galdetu zaionean, Anduezak esan du Alderdi Sozialistak negoziatu edo adostuko duen edozer gai “legearen barruan” egongo dela eta sozialistek “azaldu eta argudiatzeko moduko zerbait” izango dela. “Lasai nago, erabateko konfiantza dut Exekutibo Federaleko nire alderdikideengan”, adierazi du.
Buruzagi sozialistaren iritziz, bere alderdiak inoiz ez dio aterik itxi beste alderdiren batekin elkarrizketatzeari. “DNAn zerbait baldin badaramagu, ezberdinen artean akordioetara heltzeko eta elkarrizketa politika egiteko ezinbesteko tresna bihurtzeko gaitasuna da hori”, azpimarratu du. Anduezaren iritziz, arazo politikoak kontsentsuak bilatuz eta politikak eta erakundeek eskaintzen dituzten tresnak erabiliz konpontzen dira.
PSE-EEko idazkari nagusi denak erantzukizunerako deia egin die gainerako alderdiei hauteskunde berri batzuen arriskuaren aurrean, eskuinari eskuin muturrarekin gobernatzeko aukera zabaldu dezaketeelako. “Ahalegina egin behar dugu iragan legegintzaldian Alderdi Sozialistaren eskutik zabaldu zen bide-orriak kapitulu berri batzuk izan ditzan eta bizitzea merezi duen herrialde bat egiten jarrai dezan”, adierazi du.
Kongresuan hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruz galdetu zaionean, PPren jarrera deitoratu du, horren kontra azaldu delako. “Gizarte osoaren lorpena da. Ez dut ulertzen batzuentzat nola izan daiteken tontakeria bat geure hizkuntzan hitz egitea, Borja Semperrek egin duen bezala. Niretzat, euskaraz hitz egitea neure ama-hizkuntzan aritzea da, nire identitatearen parte da”, esan du.