Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Iruña Oka

Eneko Andueza: “Eskuin muturraren sarrerari galga jartzeko tresnak jarriko ditugu eta PPri iparrorratz bat erosiko diogu, eskuina ezkerretik bereiz dezan”

PSE-EEren idazkari nagusiak Gaztela Leonen boterea banatzeko egin duten akordioa gaitzetsi du Iruña Okako Herriko Etxearen berrinaugurazioan: “Sekula ez dugu parte hartuko eskuin muturrari ateak zabaltzen dizkion Lotsaren Itunean”

1. argazkia
Michel Montes, alcalde de iruña de Oca, Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE, y Cristina González, Secretaria General del PSE-EE de Álava, en la sede del PSE-EE de Iruña de OCa | Foto: Socialistas Vascos.

Voxekin egin duen akordioarekin PPk eskuin muturrari Gaztela Leoneko erakundeetan gobernurako atea zabaltzea erabaki izana deitoratu du Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak. Eta jarrera hori sozialistek dutenarekin alderatu du. “Pertsonen alde, bidezko susperraldiaren alde jarraituko dugu lanean, askatasuna eta eskubide sozialak defendatzen eta txanpon beraren bi aurpegiak direla erakutsi duten eskuinari zein eskuin muturrari aurre egiten”.

Eneko Anduezak Iruña Okako Herriko Etxea berrinauguratu du Nanklaresen Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiarekin eta Mitxel Montes udalerri horretako alkatearekin batera. Ekitaldi politiko horretan gogoratu du PSOEk kordoi demokratiko bat eskaini zuela VOX isolatzeko, “Europa osoan gertatzen ari den moduan, gutxieneko duintasun demokratikoak eskatzen duen eran”.

“PPri bost axola munduak pandemia bat izatea edo Europa gerran egotea. Gobernu hau oztopatzea da bere helburu bakarra, Monkloara heltzeko asmoz”.

Anduezak esan du PP ez zela egoerak eskatzen zuenaren pare egon pandemiaren hilabeterik gogorrenetan. “Ez da ere egon gerraren lehen une hauetan. Eta ez dago egoeraren pare Europako bere kideen adibidea ez jarraitzeagatik eskuin muturra isolatzeko. Aitzitik, Feijóo lotsaren ituna sinatuz estreinatu da”, esan du.

“Sozialistek ez dugu sekula parte hartuko proiektu subiranistetan edo eskuin muturrari ateak zabalduko dizkion lotsazko proiektuetan”.

Buruzagi sozialistarentzat, PPren jarrera guztiz aurkakoa da Alderdi Sozialistak duenaren aldean. Herritarrengandik hurbil egon izan da azken hori pandemia osoan, erantzukizunak izan dituen erakunde guztietan.

“Udalak izan zarete birusaren kontrako batailaren lehen lerroa, eta orain ere halaxe izan beharko zarete, Ukrainako gerraren ondorioz etorriko den krisiaren kudeaketan”, esan du alkate sozialistari zuzenduz.

Eta gaineratu du: “Sozialisten konpromisoa da ukrainar herrialdeari behar bezalako abegi egiten parte hartzea, gehien pairatzen dutenei eskua zabalduz; gerraren babesleku izatea, beste batzuk gure aitona-amonekin egin zuten moduan. Ez da abenturetarako unea, zatiketako proiektuetan murgiltzekoa baizik, guztien artean ekintzarako batasuna bilatzeko.

@FeijooGalicia-ren PPri iparrorratz bat erosi beharra diogu.

Erdialdera jotzen hasi behar omen zuen, eta eskuin muturrera joan da.

Eskubideak eta askatasunak murriztu nahi dituztenei aurre egiten egongo dira sozialistak.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/sqLQm3zYLP

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 12, 2022

Arabako PSE-EEren idazkari nagusi Cristina Gonzálezek, bere aldetik, esan du Feijóoren PPk egin duena proba bat dela guztioentzako, “bereziki EAJrentzat eta Urkullurentzat, harengan horrenbeste itxaropen jarri eta maitakerian aritu eta gero”.

Gonzálezek egun Gobernu sendo bat dugula ere aipatu du, ekintzetan hala nola sentsibilitate sozialeko bere politiketan, oso gutxi eragiten diotelarik bazkide arteko ika-mikek, “tertuliakide askoren eta argitaratutako iritzi zati handi baten baino izugarri gutxiago, amorraturik baitira ezkerrak gobernatzen duela ezin jasanik”.

Iruña Okako Udala aipatu du, esanez “sozialistek gobernatu izan duten bakoitzean indar politiko guztiekin kolaboratzeko prest egon izan dela, aurrekontuak aurrera ateratzeko nahiz Iruña Okako bizilagunen mesedetan ekintzak burutzeko”, eta esan du guztien arteko lan horrek asko gogaitzen duela PP.

Iruña Okako alkateak, Michel Montesek, iragarri du udalerriko Plan Orokorra onartzeko izapideak amaitzear direla, “Europako erreferentziazko industria gure lurraldean instalatu dadin, industria-sektore berrietara zabalduz eta gure gazteentzat etxebizitzak eraiki ahal izateko sektoreak garatuz”.