partekatu
Eneko Anduezak bisita egin du Donostialdeko topoaren obretara Susana Garcia Chueca sailburuarekin batera
Eskualdeko mugikortasuna optimizatuko duen azpiegitura baten lurrazpiko zati bat zeharkatu du.
PSE-EEko idazkari nagusi eta Legebiltzarreko bozeramaileak, Eneko Anduezak, bisita egin du gaur Donostialdeko Metroaren (topoa) lurrazpiko iraganbideko obretara Euskal Ganberako Mugikortasun Jasangarriaren Batzordearekin batera. Ibilbidean parte hartu dute, Susana Garcia Chueca arloko sailburuaz gain, Pau Blasi Batzordeko presidenteak eta Susana Corcuera Batzordeko sozialisten bozeramaileak ere.
Donostialdeko metroa Mugikortasun Jasangarria ari da egikaritzen Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bidez, eta egitasmo estrategiko bat da Gipuzkoako mugikortasunaren etorkizunerako, herritarren garraiorako beharrei erantzungo baitio, ibilgailua erabiltzea uztera bultzatzeaz gain.
Gaur Donostialdeko Metroaren lurrazpiko igarobideko (topoa) obrak ikusi ditut Susana Garcia Chueca Mugikortasuneko sailburuarekin batera, egitasmo estrategiko bat da Gipuzkoako mugikortasunaren etorkizunerako, herritarren garraiorako beharrei erantzuten dio eta... pic.twitter.com/ps0LEEbGEn
— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 23, 2025
Lugaritz-Mirakoncha tarteko obra zibila duela bi urte amaiturik dela, bertan delarik lurrazpiko hiru geraleku berrietako bat, Bentaberrikoa, Bentaberriko geltokiko nasetan eta gela teknikoetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak eta Zarautz hiribideko larrialdi-irteera ekipatzeko lanak egingo dira orain, trenbidearen muntaketaz gain. Horrez gain, sarbide elektromekaniko guztien muntaketa eginda dago, hau da, Bentaberriko eta Easoko terminaletako eskailera mekanikoak, korridore gurpildunak eta igogailuak. Instalazioen gainerako obrak aurtengo lehen hiruhilekoan hasiko dira, komunikazioekin, elektrifikazioarekin (katenaria) eta seinalizazioarekin lotutakoak, alegia, trenak ibiltzeko ezinbestekoak direnak.
Bigarren tartean, Erdigunea-Kontxa eta Easo geltokiak biltzen dituena, aurrenekoa osorik hondeaturik eta euskarrituta dago, gaineztadura-lanak hasteko zain dago, eta bigarren tartea, berriz, ia-ia amaituta dago.