Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Idoia Mendia - Salvador Illa topaketa

“Zeharo interesgarria da lehendakaria Presidenteen Konferentziara joatea Euskadiren interesak defendatzeko"

1. argazkia
Salvador Illa e Idoia Mendia durante la rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, lehendakariari eskatu dio parte har dezala datorren uztailaren 30eko ostiralean Salamancan burutuko den Presidenteen Konferentzian. Idoiarentzat, hitzordu hori “zeharo interesgarria” da Euskadirentzat. “Horra joanez defendatzen dira hoberen euskal emakumezko eta gizonezkoen interesak, eta adieraz daitezke hoberen lehendakariak Espainiako Gobernuaren eskumenen edo bi gobernuen arteko harremanen gainean izan ditzakeen desadostasunak", esan du.

Espero dut @iurkullu lehendakaria joango dela presidenteak Presidenteen Konferentziarako @sanchezcastejon deitutako deialdira, horra joanez defendatzen direlako hoberen #Euskadi-ren interesak, batik bat, Europako funtsen banaketa eztabaidatuko denean. pic.twitter.com/noutrfeEYs

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 26, 2021

Buruzagi sozialistak Bilbon Salvador Illa Kataluniako Parlamenteko presidente eta Osasuneko ministro ohiarekin egindako bileraren ondoren, Pedro Sánchez presidenteak deitutako Presidenteen Konferentzian parte hartzeko eskatu dio Iñigo Urkulluri. Salvador Illak ere gauza bera eskatu dio Pere Aragonés presidenteari.

“Euskadiren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren gaiak eztabaidatuko dira bilera horretan, Europako funtsen banaketa, esaterako. Zeharo interesgarria da lehendakaria bilera horretan izatea", errepikatu du lehendakariordeak, bere eginez Illak aurretik adierazitako, esan baitu aldebiko harremanak ez direla oztopo izan behar alde askotakoentzat. “Kogobernantzak eta maila askotariko gobernantzak herritarren ongizatean nabarmen laguntzen dutela ikasi izan dugu bi urteotan”, adierazi du, deialdia presidenteei zuzentzen dela eta ez gobernuei gogorarazi eta gero.