Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Herritarrek konponbideak eskatzen dizkigute enpleguarentzat, etxebizitzarentzat edo osasunarentzat, eta sozialistek ez diogu uko egingo erantzunak emateari”

“Aniztasunaren eta legezkotasunaren berme izaten jarraituko dugu norbaitek autogobernua eguneratzeko eztabaida irekitzea proposatzen badu. Bai lehen bai orain, Estatutu berri batek herritarrentzat baliagarria izan behar du. Eta baliagarria izateko, legezkoa izan behar du”, ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak

1. argazkia
Idoia Mendia interviene ante el Grupo Parlamentario Socialistas Vascos Euskal Sozialistak | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, esan du sozialistek ez diotela uko egingo herritarren eskariei erantzuna emateari, enpleguarentzat edo etxebizitzarentzat konponbide eske baitira, ez eta erakundeei egonkortasuna emateari ere norabide horretan lan egin dezaten. Eta adierazi du bai hauteskundeek bai inkestek iritzi hori babesten dutela.

“Herritarrak gogobeterik daude, hori adierazi zuten orain urtebete hauteskundeetan, halaxe adierazten dute inkestek. Identitateari buruzko kezka legitimoa jaisten ari da, nabarmen gainera. Aldiz, konponbide eske zaizkigu enpleguarentzat, etxebizitzarentzat, turismoarentzat, hezkuntzarentzat edo osasungintzarentzat. Lasaitasuna eskatzen digute, eta horixe da guk eskaintzen duguna. Eta aintzat hartzen dute hori. Eta sozialismoaren faktorea ezinbestetsi dute egonkortasun horretan. Ez diogu uko egingo zeregin horri”, adierazi du.

Hitz horiek erabili ditu Idoia Mendiak autogobernua eguneratzeko eztabaida berrabiarazteko gaiaren inguruan, eta ohartarazi du sozialisten lehentasuna, kontu horretan, aniztasuna eta legezkotasuna bermatzea izango dela. Kontsentsu zabal bat lortzeko izango diren zailtasunez ere ohartarazi du.

“Euskal sozialismoak aniztasuna eta legezkotasuna bermatzearen bidetik jarraituko du gure autogobernua eguneratzeko kontuan norbaitek eztabaida hori berrabiaraztea proposatzen duenean. Gure aukerak ez du tolesbiderik. Lehen eta orain: Estatutu berri batek herritarrentzat baliagarria izan behar du, egungoak bezala. Eta baliagarria izateko, legezkoa izan behar du. Hori da konponbidea Euskadin guztiok izan dezagun tokia eta inor ez dadin geratu atzera”, adierazi du.

Lehendakariordeak “politika eta jarrera berriak” eskatu ditu eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldearekin bildu da legegintzaldiko lehen zati honetan burututako lana eta Euskadik aurrean dituen erronkak aztertzeko. Eta euskal gizartea zatitzeko saialdi berri baten gizarte ondorioez ohartarazi du. 

“Ganbera honi ez zaio komeni gelditzea Euskadiren susperraldi sozial eta ekonomikorako oinarriak jartzen ari garenean. Horri soilik pandemia honen beste olatu batek edo gizartearen egonkortasuna hausteko tentaldiek egingo liokete itzal. Ez Gobernuari, gizarteari baizik”, adierazi du buruzagi sozialistak bileraren hasieran. Idoia Mendia eta euskal legebiltzarkideez gain, bilera horretan parte hartu dute, halaber, Eneko Andueza horien buru denak, Miguel Ángel Morales PSE-EEko Antolakuntza idazkariak eta Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariak.

✊🏻 Aniztasunaren eta legezkotasunaren berme izaten jarraituko dugu norbaitek autogobernuaren eguneratze eztabaida irekitzea proposatzen badu.

✅ Bai lehen bai orain, #Estatutu berri batek herritarrentzat baliagarria izan behar du.

Eta baliagarria izateko, legezkoa izan behar du. pic.twitter.com/8H4m7E3467

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 1, 2021