Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Idoia Mendia: “Sozialistek hamarkada baterako proiektu politiko bat eraiki behar dugu, solidarioa, berdea eta feminista izango dena"

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE y Vicelehendakari Idoia Mendia, durante su intervención ante el Comité Federal del PSOE en Madrid | Foto: PSOE

Idoia Mendiak, PSE-EEren idazkari nagusi denak, adierazi du atzo bere egutegia onartzearekin abiarazi den PSOEren 40. Biltzarrak hamarkada baterako proiektu politiko bat eraiki behar duela, solidarioa, berdea eta feminista izango dena.

“Biltzar hori aukera bat da sozialistontzat, hobetzeko eta hurrengo hamarkadarako proiektu politiko bat eraikitzeko. Sinetsirik gaude une hau giltzarri dela, oso berezia dela. Aro aldaketa baten erdian gaude, eta sozialistok justizia sozialaren, belaunaldien arteko elkartasunaren, eta mundu guztiarekin partekatu nahi dugun proiektu berde eta feministaren ikuspegia eskaintzen dugu", azpimarratu du.

PSOEren Batzorde Federalen bileran parte hartu duen Euskal Sozialisten ordezkaritzaren buruan aritu da Idoia Mendia. Batzorde hori da alderdiaren organo gorena biltzarren bitartean, eta Covid aroan gaur bildu izan da lehen aldiz era presentzialean Madrilen. Lehendakariordeak PSE-EEren esperientzia ekarri du gogora, eta azaldu du Valentzian urriaren 15etik 17ra bitartean izango den 40. Biltzarrean Euskal Sozialistek protagonismoa handia izango dutela.

“Euskal Sozialistek zeregin garrantzitsua beteko dugu biltzar horretan, Euskadin dugun esperientzian oinarrituta gizarte kohesionatua, inklusiboa eta aniztasunari zabalik dena nola eraiki behar den azaltzeko. Euskadi eta Espainia herrialde pluralak dira, eta guztiok elkarrekin bizitzen ikasi behar dugu. Ildo horretan, Euskal Sozialistak izan nahi dugu Euskadik Kataluniaren azken urteetako bidetik barrena ez joatearen bermea”, esan du.