Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSC Biltzarraren amaiera-ekitaldia

Idoia Mendia: “PSOE onena itzul dezan, PSC onena behar dugu ondoan”

Ernest Lluch gogoratu du PSC eta PSOEren arteko batasunaren emaitzen adibide gisa

1. argazkia
Idoia Mendia durante la intervención en la clausura del XIII Congreso del PSC

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak aldeztu du gaur Kataluniako sozialistek funtzio garrantzitsua dutela PSOEren lidergoa eta datozen urteetako proiektua zabaltzeko orduan, eta nabarmendu du PSOEk baino ezin duela Espainia egituratu eta herritar guztiak proiektu komun batean bildu: “egun, Espainian eta Katalunian dugun lurralde-arazoari aurre egiteko, gizarte irekiak sortzeko erronkari ekiteko gai den proiektu bakarra, non barneko aniztasuna eta identitate ezberdinak, eta izateko sentimenduak errespetatuko diren”.

 

"Espainia luze-zabaleko sozialistek bide garrantzitsuari ekin diogu gure antolakunderako.  Bide horretan, gure lidergoa eta datozen urteetako proiektua definitu beharko ditugu", ohartarazi du Idoia Mendiak Kataluniako Sozialisten XIII. Biltzarra amaitzeko ekitaldian.  Eta ondokoa azpimarratu du:  “PSOEren urte onenak PSC onenak ekarri ditu.  Berriz indartsu izateko, lider izateko, PSOE onena, betikoa, aldaketa handien, gizarte-aldaketen PSOE berriz izateko, PSC onena behar dugu ondoan”.

 

Eta honako hau gaineratu du:  “Espainian diren ideien eta sentimenduen aniztasuna ulertzen dugun alderdi bakarra gara.  Espainia anitza eta askotarikoa da, eta anitza eta askotarikoa izan behar du sozialismoak Espainian.  Horregatik ez dut PSOE ulertzen Kataluniako sozialismoak beti gaineratu duen begirada anitza ez badu".

 

Idoia Mendiak gogoratu du laster 16 urte beteko direla ETA banda terroristak Ernest Lluch Kataluniako sozialista hil zuenetik. Lluchek, bere ibilbide politikoarekin eta konpromisoarekin, PSC eta PSOEren arteko batasunaren ondorioa sinbolizatzen du.  Eta herrian gertatu den gauza onenak, terrorismoaren amaierak, alegia, sozialisten sinadura duela dio.

 

Idoia Mendiak Kataluniako sozialistak zoriondu ditu, eta Miguel Iceta eta Nuria Parlon aipatu ditu, Biltzar-prozesuen biak PSCko lehen idazkari karguagatik lehiatu direlako: “demokraziaren, konfrontazio barearen eta integrazioaren irakaspena izan dira”. 

 

Hori dela eta, azaldu du Kataluniako sozialistek taldearen interesak jarri dituztela norberak izan ditzakeen interesen aurretik, ez dute inor kanpoan utzi eta ulertu dute aukera-berdintasuna, enplegua, etxebizitzarako eskubidea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna direla sozialisten lanaren helburua. 

 

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak azaldu du “aurrean ditugun erronkak ez dituztela ebatziko besteen sufrimenduaren aurrean mintzen ez den eskuinak edo pankartatik haratago joaten ez dakien ezkerrak".  Eta ondokoa ohartarazi du:  “Irainen eta beste batzuen deskalifikazioen aurrean ez dugu burua makurtzen.  Batez ere Madrilen ezkerrekoen txartela banatzen badute Katalunian eskuin zaharkituagorekin adosten duten bitartean.  Irakaspenik ez.  Herri honetako alderdi nagusietako bat gara.  Espainia egituratzeko eta herritar guztiak baterako proiektu batean batzeko gaitasuna duen bakarra.  Espainian eta Katalunian egun dugun lurralde-arazoari ekiteko gai den bakarra”, ohartarazi du Idoia Mendiak.

 

PSE-EEko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, sozialistekin baino ezingo da identitateak, izateko sentimenduak gain hartzeko moduko gizarte irekiak sortu, barneko aniztasunarekin berarekin errespetagarriak izango diren gizarteak.

 

“Egingo dugu, berriro ere, elkarrizketaren bidez, gainontzekoekin ados jarriz, denontzako konponbideak bilatuz.  Lurralde-labirintoarekiko irtenbidea ez da independentisten esku etorriko, ezta PPren mugiezintasunetik, Katalunia eta Espainia konplexutasun osoz ulertuko duen eta elkarrizketarako irekia egongo den proiektu federal, moderno, integratzailearen eskutik etorriko da.  Gure lurralde-eredua europar errealitatera, eskubide berrietarako, XXI. mendeko erronka berrietara egokitzeko gain izango den proiektuaren eskutik”, gaineratu du.