Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendiak nabarmendu du hezkuntza eta trebakuntza direla “enplegurako politika aktibo onenak"

Elgoibarreko (Gipuzkoa) Makina-erremintako Institutuaren instalazioetan izan da, "euskal Lanbide Heziketari dagokionez erreferentziazko ikastetxea da”, eta “lankidetzaren eta sareko lanaren alde” egin du

1. argazkia
las instalaciones del Instituto de Máquina Herramienta de Elgoibar (Gipuzkoa)

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarirako hautaiak, Idoia Mendiak, esan du hezkuntza eta trebakuntza direla “egin ditzakegun enplegu politika aktibo onenak”.  Gainera, “orokorki pentsatu eta hazkundea denon lantzat jotzeko deia egin du”.

Ildo horretan, LH eta sektoreko beharrak lotzeko beharra azpimarratu du, gazteen trebakuntza hobea izan dadin, eta euskal enpresek “benetan behar dituzten profesionalak topa ditzaten”, ez baita onargarria “kanpoan jendea kontratu behar izatea hemen ez dagoelako trebakuntza egokia duen langilerik”.

Agintari sozialistak ohartarazi du desoreka dagoela trebakuntza-eskaintzaren eta ekoizpen ehunaren beharren artean, eta “orokorki pentsatu behar dugula eta hazkunde denon lantzat jo behar dugula" aipatu du.

Makina-erreminta Euskadin ohitura handikoa dela eta, aldi berean, sektore dinamiko, berritzaile eta gerora begira oparoa dela nabarmendu ondorea, esan du “krisi anitz gainditu dituela eta milaka aldiz berrasmatu behar izan duela bere burua". “Atzerrian dugun identitate-zeinu garrantzitsuenetako bat" dela esan du.

“Euskal enpresaburu bat atzerrira doanean eta makina-erremintako txartela erakusten duenean, badaki atzean ospe handia eta gauzak ondo egitearen abala duela.  Eta ezin diogu horri uko egin", adierazi du.

INDUSTRIA

PSEko hautagaiak gogoratu du industria Euskadiko BPGren % 20 dela, eta berriz esan du kezkatuta dagoela “10.000 industria-lanpostu baino gehiago galdu direlako azken lau urtean”, baita Arcelor Mittal Zumarraga, ACB Sestao, Laminaciones Arregui eta beste euskal enpresa batzuen egoera dela-eta.

“Kezkatuta nago I+G inbertsioa murriztu delako, guk Europar batez bestekoaren % 2tik gora utzi bagenuen ere; egun % 1,93 da”, nabarmendu du Mendiak. “Balio erantsian izan behar gara lehiakor, eta ez kostuak murriztean”, aipatu du.  “Gure ekonomia-politikei bira erradikala eman behar diegu”, gaineratu du.

EUSKAL SOZIALISTEN liderrak esan du ondoko helburua lortu  nahi duela: euskal BPGri dagokionez, industriaren sektoreak gutxienez egun baino hiru puntu handiagoa izatea; hori “trebakuntzaren bidez eta trebakuntza enpresen beharrekin lotuz” lortuko du, besteak beste.

LANBIDE

Hortaz, PSE-EEk Lanbide Heziketaren alde egingo duela nabarmendu du, "bitartekoak eta gizarte-ospea emateko, gure geroko garapena horren menpe baitago”.  Gainera, Lanbide berritu nahi du, “enplegua bilatzeko orduan erreminta eraginkorra izan dadin”.

Horrez gain, “prozesu horretan 30.000 gazteekin batera lan egingo du, eta ikasketak goiz utzi zituztenengan jarriko dugu arreta handiena", aipatu du. Gainera, Lanbideren bidez, "enpresaren beharretara egokitutako trebakuntzaren alde egingo dugu, betiere kontratatzeko konpromisoa hartzen badute gain”.

“Eskariaren araberako trebakuntza, Lanbidek ordaindutakoa, eta hurrengo lau urtean 2.000 gazte trebatuko dituena”, aipatu du. Horrez gain, Lanbide Heziketa Dualeko prozesuak sustatzearen alde egin du, “eta enpresak zein eskolak inplikatu behar dutela” dio.

“Euskadin Lanbide Heziketak bizitza osorako trebakuntza-prozesu bat izan behar du; izan ere, hezkuntza ez da, jada, lan egin aurretik dagoen etapa bat, gure ekonomian gain hartu behar ditugun aldaketa teknologikoei funtsezkoa dugun giltzarria baizik”, azaldu du.

Hori dela eta, trebakuntzaren malgutasunaren alde agertu da; guztiz aurrez aurrekoa ez den trebakuntzaren eta urrutikoa, Helduen Etengabeko Trebakuntza eta LHn ingelesa sustatu behar dela aipatu du.