Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   9. Kongresua

José Manuel Albares: “Europa beste aukerarik ez dago aurrean ditugun erronkei heltzeko”

• Eneko Anduezak Europar Batasunaren aldeko apustu irmoa egin du: “Indartsuagoak gara eta erantzun eraginkorragoak ditugu Europaren barruan”

1. argazkia
El Ministro José Manuel Albares, junto a Eneko Andueza en el transcurso de la mesa de diálogo. Foto: Socialistas Vascos

José Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak heldu beharrean garen erronkei heltzeko “Europa izatearen” beharra azpimarratu du, covid-19ak sortutakoa, kasurako. “Edo guztiok batera goaz edo ez dugu lortuko irtetea. Europa beste aukerarik ez dago aurrean ditugun erronkei heltzeko”, adierazi du PSE-EEren 9. Kongresuaren harira burutu den “Hasiera berri bat Europarekin” Elkarrizketa Mahaiaren barruan. Solasaldi horretan Eneko Andueza Euskal Sozialisten idazkari nagusiak eta Eider Gardiazabal europarlamentariak ere hartu dute parte.

Albaresek antzekotasuna ezarri nahi izan du 9. Kongresu honen eta Europako egoeraren artean. Batasunean, haren hitzean, “hasiera berri bat” gertatu da “birusa atzean utzi eta bidezko susperraldia, inor atzean utziko ez duena, lortzeko”. Eta, horretarako, haren ustean funtsezkoa da egun Europan bizitzen ari garen gisako “une sozialdemokrata” bat lortzea, pandemiarekin bizitzea egokitu zaigun erronkari aurre egitea ezinezkoak zitezkeen neurri batzuk posible egin dituena.

🎙 @jmalbares: “Nahi dugun Europa zeharo soziala da. Uneak halaxe eskatzen du. Goteborgeko eta Portoko gailurretan begiztatuko den zutabea egon dadila Europako erabaki ekonomikoen erdigunean. Europak eman behar du hainbeste eskatua den babes hori".#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/tlXrFAczVO

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 20, 2021

Kanpo Arazoetako ministroarentzat, “Europa denean dugu, hasi monetatik eta migrazio-fluxuen kontroleraino; beraz, agertzen zaizkigun erronka guztientzat europar erantzun bat, bateratua, egon behar du”. Izan ere, Albaresentzat, horretan dago Europa, bat egiten, ahaleginak batzen, “mugak ezabatzen; horrek bihurtzen gaitu indartsuagoak eta dinamikoagoak”.

Eneko Andueza Euskal Sozialisten idazkari nagusia, bere aldetik, bat etorri da Albares ministroarekin Europaren proiektu politikoaren beharra eta garrantzia azpimarratzean. “Europa barruan indartsuagoak gara, eta erantzun eraginkorragoak ditugu”, pandemiak sortutako egungo krisian bistan geratu den moduan. “Ez dut pentsatu ere egin nahi zer izango zen gutaz egungoa bezalako egoera batean Europa batu eta indartsu hau gabe; ezinezkoa zatekeen. Eta horrek argudioz betetzen gaitu Europa deituriko proiektu hau defendatzeko". 

 

🎙 @enekoandueza: “Pandemia bat etorri behar izan du kontura gaitezen gure bizitzetan Europak duen balioaz eta garrantziaz. Herritarrek urruneko zerbait bezala ikusten zuten europar proiektua, eta egoerak buelta eman dio Europaz genuen irudi horri.#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/vPhSXksuM2

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 20, 2021

 

Europeismoa sozialisten ADNaren parte dela azpimarratu ondoren, Anduezak balioan jarri du sozialismoak Europarentzat berarentzat duen garrantzia. "Sozialistarik gabe ez litzateke Europarik egongo”, adierazi du, Europar Batasunaren garapenean zein aldaketan sozialdemokraziak duen garrantzia arrazoiekin janzteko.

PSE-EEren idazkari nagusia bat etorri da, halaber, Albares ministroarekin Europak bizi duen “une sozialdemokratari” buruz aritzean. Une horren gorena, hain zuzen, pandemiak eragindako krisia konpontzearen eskutik etorri da. “Lehen aldiz, Europa zorpetu egin da programak, eta ez funtsak, finantzatzeko. Lehen aldiz, zor baterako plan bat egin du inbertsioei aurre egiteko”. “Ez da austeritatearen Europa, ez da beltzezko gizonena. Sozialistek ez dugu hori gogoko. Ekitatezko aurrerabidearen, berdintasunaren eta modernitatearen Europa da”, adierazi du, ondoren honako hau eransteko: “Horretarako nahi genuen Europar Batasuna. Horretarako balio du Europak”.

Azkenik, mezu argi bat helarazi nahi izan du: Europa guztion kontua da, ez bakarrik enbaxadore, eurodiputatu eta ministroena. “Guztiok gaude deituta Europa defendatzera. Zinegotziak, alkateak, batzarkideak, legebiltzarkideak, sailburuak... guztiok, bakoitza bere erantzukizunetik”. “Txertaketa-kanpaina horren arrakastatsua izan bada, Next Generation funtsak baldin baditugu, erronka klimatiko, teknologiko nola energetikoei erantzunak emanez urratsak ematen ari bagara... Europan gaudelako da, gure belaunaldiaren proiektu politikotzarra izaten jarraitzen du, eta horren alde egiten jarraitu behar dugu”.

Eider Gardiazabalek, era berean, azpimarratu du pandemiak sortutakoa bezalako krisi bati Europak eman izan dion erantzuna, "azkenean”, apustu sozialdemokrata batetik heldu izan dela. “Ikuspegi aldaketa garrantzitsua egon da, inbertsiora eraman gaituena, ez murrizketetara”.

Gardiazabalak, bukatzeko, adierazi du “harro dagoela” Espainia izan zelako, Pedro Sánchez bere presidentearen eskutik, Europarentzat mahai gainean Marshall plan bat jarri izan zuen lehena, “soilik austeritatearen alde egiten duten herrialde horien zailtasun eta presio guztiak gorabehera, aurrera atera dena”.