partekatu
Arrantzako kuotak, jardueraren kostuak eta belaunaldi erreleboa, Eneko Anduezak gipuzkoar kofradiekin izandako bileraren gai nagusiak
Bileraren ondoren, PSE-EEko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari eta erkidegoko agintariei helaraziko dizkio arrantzaleen eskakizunak. Bileran izan dira Paula Somado Senatuko Arrantza Batzordeko presidenteordea eta Martin Sans gaiaren bozeramaile sozialista ere
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, arrantzaleen eskariak Espainiako Gobernuari eta Europako agintariei helarazteko konpromisoa hartu du Getarian gipuzkoar kofradien ordezkariekin izandako topaketa batean horien aldarrikapenak entzun eta gero.
Anduezak sektorearen egoera hurbiletik ezagutzeko aukera izan du bilera horretan, batik bat, hegaluzearen eta antxoaren –horiexek dira Kantauriko flotarentzat espezierik garrantzitsuenak– kuotak banakatzeari buruzko eskariak. Arrantzaleen lan-baldintzez ere galdetu die buruzagi sozialistak, baita itsasontzietako patroien artean gertatzen den belaunaldi-erreleborik ezaz eta kostuen igoerez ere, erregaiaren prezioarekin loturik daudenak, bereziki.
Gaur Getarian entzun ditut Gipuzkoako kofradien aldarrikapenak. Topaketa eraikitzailea izan da, lehen eskutik jakin izan ditugu Euskadin horren sustraitze handia duen sektore baten eskakizunak.
Hegaluzearen eta antxoaren kuotak, belaunaldi-erreleboa edo lan-aldintzak…
— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 31, 2024
Eneko Anduezarekin batera izan dira bileran Paula Somalo senatari sozialista eta Senatuko Arrantza Batzordeko presidenteordea, Martin Sans PSOEren Arrantza Batzordeko bozeramailea, Pau Blasi PSE-EEren Azterlan eta Programen idazkaria eta Jon Azkue sailburuorde ohia. Arrantzaleen aldetik, berriz, Eugenio Elduayen Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentea, Josu Ezenarro Getariko Kofradiako idazkaria eta Miren Garmendia Opegi elkarteko (Gipuzkoako Itsasertzeko Arrantza Ekoizleen Erakundeak) zuzendaria izan dira.
Topaketa buruzagi sozialista Euskadiko lan eta enpresa arloetako ordezkariekin jorratzen ari den kontaktuen harira egin da.