Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Osoko bilkura monografikoa

Euskal Sozialistek 'Next Generation’ europar funtsak Euskadin eredu ekonomiko eta sozial berri bat sustatzeko erabiltzearen alde egin dute

•Eusko Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramaileak, Eneko Anduezak, eskatu du injekzio ekonomikoa balia dadila “egin beharrean ginen eta koronabirusaren krisiak atzeraezinak bilakatu dituen erreformei" heltzeko.
•Alderdi politiko guztiei eskatu die “albora uzteko alderdikeriazko borroka txikiak” eta elkarrekin lan egiteko “aukera hau aprobetxatzeko”
•Pedro Sánchezen Gobernuak susperraldirako plana aktibatzeko Bruselan jokatutako “rol garrantzitsua” azpimarratu du

1. argazkia
Eneko Andueza interviene en el Pleno monográfico sobre los fondos 'Next Generation'

Eusko Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramaileak, Eneko Anduezak, ‘Next Generation’ funtsak Euskadiren “eraldaketa sakona” sustatzeko erabiltzearen alde egin du, "gure eredu ekonomiko eta sozialaren eta gure memoria kolektiboaren aldaketa" ekarriko duena. “Kontua ez da ekonomia baliabide milioidunekin ureztatzea, baizik eta Europak eman duen urratsaz baliatzea krisi honen aurretik ere burutu beharrean genituen eta Covid-ak atzeraezineko bilakatu dituen erreformak sustatzeko”, esan du Euskal Ganberak gaur burutzen duen osoko bilkura monografikoan egin duen hitzaldian.

Anduezarentzat, Europatik datozen ekarpenak “aukera handia” dira gure ekonomia “eredu jasangarriago batera, zirkularrera, karbonorik gabekora” eraldatzeko bidean urratsak emateko, “eraldakuntza digitala” sustatzeko eta “Euskadin oraindik burutzeko dugun laugarren iraultza industrialaren trenera igotzeko”. Eredu aldaketa horretarako, esan duenez, gizarte izaera erreformei ere heldu beharko zaie ”zaintzaren ekonomian, zaintza sendo eta profesionalizatuan, urratsak emateko, lan-merkatuko desberdintasunak konpontzeko, hiri-garapen jasangarria sustatzeko eta kalitatezko hezkuntza publikoa indartzeko".

 

'Next Generation' programa aukera historikoa da etorkizun berri bat eraikitzeko. Eta nahi dugu etorkizun hori iraunkorragoa, digitalagoa, berdintasunezkoa izatea. Inbertsio-plan honek aukera ematen digu erreforma horietan aurrera egiteko: klima aldaketa, digitalizazioa.. pic.twitter.com/WmAkqYqmyz

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 16, 2020

 

“Inbertsio-plan horrek aukera emango digu duela denbora batetik hona aipatzen ari garen trantsizio horiek burutzeko, egin beharrean zirela bagenekien arren azkenean abian jartzen ez genituen horiek, premiazkoa zena beti beharrezkoa zenaren gainetik jartzen zelako”, esan du.

Horren haritik, Euskal Sozialistentzat inbertitzeko lehentasunezko arloak zein diren azaldu du, Trantsizio Ekologikoarena kasu, “intentsitate energetiko baxua sustatzeko eta berriztagarrien zabalpenean laguntzeko”. Baita Espazio Soziosanitarioa ere, “sektorea profesionalizatzeko” den beharrarekin, “adinekoei kalitate handiagoko arreta ahalbidetuko dien zainketa-eredu bati” bide emango diona. Esan du gai hori dagoeneko Idoia Mendia lehendakariordearen Lan eta Enplegu Sailaren agendan dela.

Horiez gain, Hiria Berroneratzeko neurriak ere aipatu ditu, “kalitatezko etxebizitzetara, efizientzia energetikoa eta mugikortasun jasangarria dutenerako irisgarritasuna bermatzera” zuzenduak direnak, eta baita beste batzuk ere, Administrazioaren digitalizaziora, Zientziaren eta I + G-ren aldeko apustura eta Hezkuntza eta Kultura indartzera zuzendutakoak, kasu. “Eraldatzeko borondate garbia duten gaiak dira guztiak, etorkizun jasangarri eta berdinzaleagoa eraikitzen lagunduko dutenak. Europak, izan ere, egiturazko aldaketa dakarten eta erresilientzia ekonomikoan, iraunkortasunean, lehiakortasunean eta enpleguan inpaktu iraunkorra izango dutenak baino ez ditu finantzatuko", nabarmendu du.

Euskadirentzat funts horiek dakarten “aukera galanta” azpimarratu du berriro, eta alderdi politiko guztiei dei egin die “alderdikeriak alde batera utzi” eta elkarren artean lan eginez horiez baliatzeko. “Hori ondo egiten badugu, proiektuekin asmatzen badugu, ez bagara nahasten alderdikeriazko borroka txikietan eta guztiok batera bultzatzen badugu, Euskadi indarturik aterako da ekonomikoki, kalitatezkoak diren eta gizarte-kohesioan laguntzen duten enpleguekin”, esan du.

Pedro Sánchez buru duen Espainiako Gobernuak Europak susperraldirako plan bat taxutu zezan jokatutako “rol garrantzitsua” azpimarratu du bozeramaile sozialistak. “Gobernu sozialista proiektu hau aurrera ateratzeko Europa mailan bultzatu diren ekimenen buruan izan da azken hilabeteetan, eta negoziazio gogor batzuk eta gero, errealitate bihurtuko da azkenean”, erantsi du.

“Krisi honi aurre egin beharrean izango zena eskuineko Gobernu bat izan  balitz zer gertatuko zen” galdetu du bestetik, eta esan du “aurreko krisian bezala, hauxe ziratekeen erantzuna: austeritatea, murrizketak eta berriro zentralizazioa”.