Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Hezkuntza Ituna

PSE-EEk Hezkuntza Legearentzako “akordio zabal” baten alde egin du, eta Eskola Publikoa jarri du sistemaren “erreferentetzat”

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, urritik etorkizuneko lege-testuaren oinarriak prestatzen ari den Batzorde Txostengileak egindako txostenaren balorazioa egin du

1. argazkia
El portavoz de Educación en el Parlamento Vasco, José Antonio Pastor, se dirige a los periodistas.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, etorkizuneko Hezkuntza Legearentzako “akordio zabal” baten alde egin du. Azpimarratu duenez, arau horrek zedarrituko du Euskadiren datozen urteetako hezkuntza alorreko etorkizuna, eta “Eskola Publikoa izan beharko du erreferente”. Horrez gain, eta haren esanetan, “ikaslea jarri beharko du sistemaren erdigunean, tresnarik hoberenak emanez eskolan arrakasta izan dezan, eta baita prestakuntza bat ere pertsona gisa, etorkizunean gizarte osoaren onerako izango dena”.

 

🗣️ @JoseanPastor
✅@socialistavasco ahalik akordio zabalena bilatu behar dugu etorkizuneko Hezkuntza Legearentzat. Eta hezkuntza-eredu berdinzale eta moderno bat eraiki behar dugu, Eskola Publikoa erreferentea izanik eta ikaslea sistemaren erdigunean dela" pic.twitter.com/dOPWUows4r

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) February 8, 2022

 

Hezkuntza Batzordean sortutako Batzorde Txostengilean etorkizuneko legearen oinarriak jartzeko burututako bileraren ondoren, Pastorrek eskerrak eman dizkie euren ekarpen eta hausnarketen bidez horretan parte hartu izan duten hezkuntza eragile, aditu eta kolektiboei. “Hilabete hauetan, izan gara jakin-minez ia ehun agerralditan, eta hezkuntza-eredu eta -esperientzia askotariko nola baliagarriak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dugu”, adierazi du.  

Proposamen horiek dira atzo Hezkuntzako legebiltzar bozeramaileek eztabaidatu zuten txostenaren oinarria, eta alderdien zuzenketa eta ekarpenak jaso ondoren Eusko Jaurlaritzara igorri da etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarri izateko.

Pastorrek gogoratu duenez, Euskal Hezkuntza Sistema bi legetan euskarritzen da duela ia 30 urtetik, Euskal Eskola Publikoaren Legea eta Irakasleen Kidegoen Legea dira horiek. Itun batetik sortuak dira biak, benetako elebitasun eraginkorra, sare publikoaren eta pribatu itundua aldi berean egotea eta segregaziorik eza izanik lortutako kontsentsu nagusienak. “Kasik hiru hamarkada geroago, eboluzio sozialak eta teknologikoak, barne eta kanpoko ebaluazioez gain, ez baitira izan nahi gehituzkeen bezain positiboak, eredua aztertzea gomendatzen dute. Eta horretan ari gara”, esan du.

Ildo horretan, datozen urteetako hezkuntza-sistema zedarrituko duen lege baten inguruan “ahalik adostasun zabalena” lortzearen alde azaldu da, eta sistema berdinzale eta modernoa izan beharko duela, bikaintasuna ardatz hartuta, etorkizunean gizarte hobeago bat eraikitzen laguntzeko. Eta ahalegin horretan ez dago maximalismoentzako tokirik, guztiok etsi beharko dugu zerbaitean, lege partekatu bat aurrera ateratzearren. “Adostasun horiek bilatzen saiatzen gara sozialistak, guztion artean eraikitzeko erreferentetzat eskola publikoa izango duen eta sistemaren erdigunean ikaslea jarriko duen euskal Hezkuntza bat”, gaineratu du.