Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Anduezak Iñigo Urkullu lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, se ha reunido en Lehendakaritza con el Lehendakari, Iñigo Urkullu | Foto: Irekia

Bilera Gobernuko bi alderdien eta Eneko Andueza eta lehendakariaren artean nagusi den giro adiskidetsuan burutu da. PSE-EEk Euskadin koalizioko Gobernuaren lan bateratuarekin duen konpromisoa eztabaidaezina da, bi alderdiek 2020ko irailean sinatu zuten gobernu akordioan jasotzen diren helburuen ildotik.

Legegintzaldi hau osasuna zaintzeko eta susperraldia lortzeko ikuspegiarekin abiarazi zen, eta Alderdi Sozialistarentzat lehentasunezkoa da susperraldi hori justizia sozialaren eta berdintasunaren bidetik burutzea. Horretan lagunduko dute, hein batean, Europako funtsek, baina ez horiek bakarrik.

@enekoandueza @iurkullu bilera:
🤝Euskadin koalizioko Gobernuaren lan bateratuarekin duen konpromisoa eztabaidaezina da, bi alderdiek 2020ko irailean sinatu zuten gobernu akordioan jasotzen diren helburuen ildotik.
✅#Cumplimos pic.twitter.com/xVpLFciaXG

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) March 1, 2022


PSE-EEk ezinbestekotzat jotzen du horretarako bere balioaz harago doan egonkortasun bat izatea, autogobernuan oinarrituta norabide horretan joango diren politikak garatzeko aukera emanez. PSE-EEk eta EAJk eratzen duten gehiengoak ekonomiaren eta enpleguaren berreskurapena bilatu behar du.

Ukrainako gerra aurre egin beharko diogun beste erronka bat da, eta maila guztietako erakunde arteko ekintza koordinatu baten bidez heldu beharko diogu. Europako proiektuaren indarra eta batasuna giltzarri da krisiari erantzuteko.

Dimentsio handiko erronkak ditugu aurrean, esaterako ekonomia iraunkorra sortzea, zaintza-sistema gizatiarrago eta eraginkorragoa, industria modernoago eta lehiakorragoa, edo zerbitzu publikoei eustea, eta ez dago autokonplazentziarako tarterik.

Hezkuntza Legea bezalako eta Legebiltzarretik igarotzeko zain dauden beste tresna batzuk euskal gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta mundu aldakor baten erronkei erantzuteko prestatuagorik dena ekarri behar dute.

Bizikidetzak begirada konplexuak eskatzen ditu, guztion ekarpena eskatzen du giza eskubideen gaineko konpromiso garbian, lehen, orain eta etorkizunean. Sozialistok hor egongo gara beti, memoriarekin, justiziarekin, egiarekin eta biktima guztiek merezi duten erreparazioarekin.