• Batzorde Betearazlea
Eneko Andueza: “Lan erreformak onurak ekarriko dizkie euskal langileei, baina nazionalistak horri ezetza ematen ari dira fundamenturik gabeko aitzakiekin”
PSE-EEren Batzorde Betearazleak espero du “sen ona nagusituko dela” osteguneko bozketan. Euskal Sozialisten zuzendaritzak Portugaleko Alderdi Sozialistaren garaipen “eztabaidaezina” ospatu du, eta Antonio Costa zoriondu du
